Berriak eta alertak

Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko jardunaldia egin da Tafallan

22/09/2020

Gaur goizean, Tafalla Kulturgunea Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko jardunaldia egin da, profesionalei zuzendua.


Bertan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eskutik egoera horiei aurre egiteko prestatutako arreta eta laguntza baliabideen mapan oinarrituta heldu zaio gaiari. Horretarako, Eva Isturiz García zuzendariak parte hartu du.


Ondoren, Noelia González Alegicak, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Taldeko (EAIV) ordezkariak, gizarte eta lanbide erreferente gisa, zerbitzuaren eginkizunak eta ezaugarriak azaldu ditu.


Estrella Lamadrid Morón Gobernuaren Ordezkaritzako Emakumearen aurkako Indarkeriaren aurkako Koordinaziorako Unitateko burua


Jarraian indarkeria sexista aztertu da ikuspuntu judizialetik. Horretarako, Estrella Lamadrid Morón Gobernuaren Ordezkaritzako Emakumearen aurkako Indarkeriaren aurkako Koordinaziorako Unitateko buruak Makro-inkestaren emaitzak aurkeztu ditu.


Pablo Mendioroz López


Azkenik, Pablo Mendioroz Lópezek biktima adingabeekin izandako esku-hartzeari buruzko hausnarketa egin du, eta Biak Bat-eko Josune Azpiroz Imazek esparru horretako arreta-jarduera berritzaileen berri eman du Aztarna Uzten programaren bidez.


Jardunaldian ere Jesús Arrizubieta alkatea, Goizeder Juango Berdintasunerako zinegotzia, Tafallako Udaleko zenbait teknikari eta udaltzainak izan dira.


The post Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko jardunaldia egin da Tafallan appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies