Berriak eta alertak

Tafallako Udalak diruz lagundutako GKE eta proiektuen aurkezpena

07/05/2024

Tafallako Garapen Lankidetzarako Programaren esparruan, aurreko urtean diruz lagundutako GKEen (kasu honetan 2022ko Hitzarmenean dirulaguntza jaso zuten proiektuak) Topaketa Mahai bat egiteko ohitura dugu, garatu ahal izan diren eta Tafallako Udalak honela lagundu dituen proiektuak ikusarazteko eta ezagutzeko:



  1. BAKEAREN ALDEKO LANKIDETZARAKO BATZARRA. “As Shu ‘fat errefuxiatu kanpamendu palestinarreko emakume eta nesken gizarte zein hezkuntza baldintzak hobetzea”. Jerusalem – 15.000 €.

  2. MEDICUS MUNDI. “Genero-indarkeriaren eraginpean dauden emakumeentzako arreta osoa. El Salvador – 15.000 €

  3. DUNIA MUSSO ELKARTEA. “Emakumeen mutilazio genitalaren prebentzioa. Ginea Bissau – 12.500 €

  4. RASD-EKO LAGUNEN NAFARROAKO ELKARTEA. “Saharako biztanleentzako osasunean esku hartzea”. Aljeria – 4.500 €


Oraingo honetan, goizeko ordutegian antolatu dugu jarduera, Tafallako ikastetxeak zuzenean gonbidatuz eta herritarrei jarduera irekiz, maiatzaren 8an, asteazkena, 12:00etan Kulturguneko Zinema Aretoan.


Proiektuak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, bai eta askotariko esparruetan (elikadura, hezkuntza, saneamendua, azpiegituren hobekuntza, etab.) bizitza sortzeko duten gaitasuna ezagutzera ere.


Jarduera honen helburua, oso interesgarriak diren proiektu hauen errealitatea herritarrei erakustea da, baita ekarri dituzten aurrerapen eta gauzatzen diren herrietako errealitateei buruzko informazioa hurbiltzea. Sortzen ari diren aurrerapenak zuzenean ezagutzeko gune bat. Informazio hau jendearengana iristea. Zuzenean. Elkartasunak dirulaguntzen bidez emakumeen, gizonen, haurren, gazteen eta komunitate zehatzen bizi-baldintzak hobetzen dituela kontura gaitezen.


La entrada Tafallako Udalak diruz lagundutako GKE eta proiektuen aurkezpena se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies