Berriak eta alertak

Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren VII. edizioa aurkeztu da

22/03/2024

Gaur goizean Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren VII. edizioa aurkeztu da Tafallako Udaletxean. Aurreko urteetan bezala, 12-30 urte bitarteko gazteei bideratua dago, D ereduko ikasleentzat. Apirilaren 26ª arte aurkeztu ahalko dira lanak eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 20an izango da, Tafallan.


Lehiaketa babesten duten udalek jarduera honen bidez hainbat helburu lortu nahi dituzte: Euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzea, literatur sorkuntza sustatzea eta tokiko ekimenen aldeko apustua egitea.


Aurkezpenean, antolatzaileek Erdialdeko eta Hegoaldeko D ereduko ikasleak lehiaketan parte hartzera animatu dituzte: “Aste santuko oporrak datoz eta, beste gauza batzuen artean idazteko tartea aurkitu dezakezue”.


“Literatur sortzaile berriak ditugu Ager eremuan”, azaldu dute. “Zenbait gaztek urte batean baino gehiagotan saria irabazi dute narrazioan zein poesian; ametsak, pentsamenduak, emozioak, borrokak paperera salto egiten dute. Batek daki antzerkira edo pantaila handian ez ote ditugun ikusiko egunen batean”.


Lehiaketa urtetik urtera zabalpen geografiko handiagoa hartzen joan da eta hori isalatzen da parte hartzaile kopuruan:



  • 2014an, Tafalla bakarrik: 33 lan

  • 2015ean, Tafalla bakarrik: 37 lan

  • 2017an, Tafalla, Erriberri, Zangoza, Lizarra eta Lodosa: 146 lan

  • 2018an, Irantzuko Mankomunitatea sartu zen: 154 lan

  • 2019an, berdin: 144 lan

  • 2021ean, berdin: 106 lan

  • 2022an, berdin: 125 lan

  • 2023an, Garesko Udala sartu zen: 192 lan


Aurten lankidetza berria dago. Viana eta Zizur Nagusiko Udalek lehiaketa honetan parte hartzea erabaki dute. Aurkezpenean ere laguntzaileen lana azpimarratu dute: Altaffaylla Fundazioa (aurten are gehiago liburuaren argitalpenarekin), Elkar Argitaletxea (disko eta liburu sorta emanez oparitzeko) eta Javier Etayo Tasioren irudia, luma handi bat, Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko tintaz elikatzen dena.


Epaimahaia honako hauek osatuko dute:



  • Amaia Jaso Ramirez (Tafalla), Ager lehiaketaren hainbat ediziotan irabazlea.

  • Amaia Aldanondo Percaz (Zangoza), euskara irakasle eta edizio batean irabazle.

  • Angel Erro Jimenez Iruñeko idazlea.

  • Castillo Suarez Garcia, Sakanako idazlea eta Euskaltzaina.


Epeak:



  • Lanak aurkezteko epea: apirilaren 26an.

  • Epaimahaiaren erabakia: ekainaren 7an, Udalen web orriaren bidez.

  • Sari banaketa ekitaldia: ekainaren 20an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izanen da, Centro Cultural Tafalla Kulturgunean.


LEHIAKETAREN OINARRIAK


La entrada Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren VII. edizioa aurkeztu da se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies