17/09/2026
Gala irailaren 19an, larunbata, egingo da Tafalla Kulturgunean eta kontzertu batekin osatuko da Nafarroako plazan
LAIAK taldeak bere urteko sarien zazpigarren edizioa ospatuko du datorren irailaren 19an, larunbata. Tafallan finkatutako sari banaketa honek pertsonen, erakundeen eta proiektuen lana nabarmentzen du LGTB+ eskubideen defentsan. Gala 19:30ean hasiko da Tafallako Kulturgunean, doako sarrerarekin.
Oraingoan, antolakuntzak lau ekimen sarituko ditu, Estatuko kultur eta ikus-entzunezkoen alorretik hasi eta Foru Komunitateko ekintza komunitario eta inklusiboetara doazenak. Estatu mailan, zehazki, Isabel Franc sarituko dute, kulturan LGTBIQ+ errealitateen ikusgarritasunari loturiko bere ibilbide literarioagatik. Euskal Herri mailan Moriartik ekoitzitako ‘Maspalomas’ filma ere aitortua izanen da; galardoia jasoko du kolektiboaren nortasuna, afektuak eta bizipenak zinemara eramateagatik.
Hirugarren aitortza Bidea Eginez elkartearentzat izanen da. Nafarroako elkarte hau mendia elkartze eta bizikidetza gune bihurtzeagatik nabarmenduko da. Erakundeak irteerak antolatzen ditu, 70 pertsona inguru biltzen dituztenak, hiri-inguruneetatik kanpo ikusgarritasuna sustatuz.
Azkenik, tokiko eremuan Orgullo Fest aitortuko da, Aragoi ibarreko hainbat udalerrik bultzatutako ekimena —lehen edizioa ekainean egin zen Santakaran—, aniztasunaren aldarrikapena landa-ingurunera eramateagatik.
Saria emateko ekitaldian Navarra Queer Chorus eta Café Kutz taldeen musika-saioak izanen dira. 22:00etatik aurrera, jarduera Nafarroa Plazara lekualdatuko da Maruxak taldearen kontzertuarekin.

La entrada LAIAK Sariek Isabel Franc, ‘Maspalomas’, Bidea Eginez eta Orgullo Fest omenduko dituzte se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies