19/11/2025
2025ean egindako Enplegu Tailerraren arrakastaren ondoren, Tafallako Udalak Enplegu Tailer berri bat eginen du 2026an.
Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansare Zerbitzuak ikaskuntza formala eta praktika profesionala bateragarri egiteko langileen eskura jartzen dituen prestakuntza eskaintza posibleak baloratu ondoren, Udalak prestakuntza funtsezko 2 arlotan eskaintzea erabaki du: PINTURA ETA LOREZAINTZA.
Tailerraren helburua parte-hartzaileen lan aukerak hobetzea eta tokiko merkatuaren beharrei erantzutea da.
Tailerra batez ere langabezian dauden 12 pertsonari zuzenduta dago, trebetasun praktiko berriak eskuratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko interesa dutenei. Ikasleak 8 hilabetez kontratatuko dira, lanaldi osoan, prestakuntza-kontratu baten bidez.
Programan, parte-hartzaileek prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute, goizez, sektoreko profesionalek emanda. Eskuratutako ezagutzak, ondoren, udalerri barruko jardueretan aplikatuko dira, Tafallako espazio komunitarioen garapenean eta hobekuntzan eragin positiboa sortuz.
Tailerra 2026ko urtarrilean hasi eta irailean amaituko da.
Tafallako Udalak langabezian dauden pertsonen prestakuntzarako eta lan kontrataziorako proiektuak egitearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, enplegu normalizatuaren bidez gizarteratzeko aukerak hobetuko dituzten ohiturak eta trebetasunak hartzeko.
Prestakuntza eta Enplegu Tailerrari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 848 433 653 telefonora edo idatzi empleoyformacion@cnai.es helbide elektronikora.
La entrada Tafallako Udalak Prestakuntza eta Enplegu Tailer berri bat eginen du se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies