30/04/2025
Maiatzaren 3an, larunbata, goizeko 11:00etan Ereta frontoian Behe Nafarroako Zaharrer Segi baigorritar pilota klubaren mendeurrena dela eta, Pelotazale Peñak eta Altaffaylla elkarteek publiko guztientzako doako jaialdia antolatu dute. Xistera erakustaldi bat izango da eta ondoren eskuz binakako bat Baigorri eta Tafallako senior mailako 2 pilotarien artean.
Pilota-klub honek ehun urte bete ditu sortu zenetik, Peña Pilotazaleak bat egin du eAltaffaylla Kultur Elkartearekin bi herrien arteko senidetzeko lanean, jardunaldi erakargarri bat antolatuz pilotazaleei begira, egunean zehar egingo diren hainbat jardueraz gain.
Ekitaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira Eretan 2 topaketetako parte-hartzaileen paseotxoarekin. Zaharrer Segi klubaren mendeurrena ospatzeko ekitaldia egin ondoren, Xistera (Nafarroa Beherean errotuta dagoen zesta-puntaren antzekoa) erakustaldi partida bar jokatuko dute. Ondoren, eskuz binakako partida jokatuko dute Tafallako bi pilotarik eta Baigorriko bik. Partiden ostean kalejira izango da, Aldamara gaiteroekin alaituta, eta bi klubetako pilotazaleak anaitasun bazkari batera eramango dituzte. Bazkaloste musikatua bermatuta dago.
La entrada Baigorriko Zaharrer Segi talde pilotazalearen omenezko jardunaldia se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies