Berriak eta alertak

Apirilaren 12an Bizikletaren Eguna ospatuko da

31/03/2025

Apirilaren 12an, larunbata, XI. Bizikletaren Eguna ospatuko da, garraiobide osasungarria sustatzeko eta txirrindularien eskubideak nabarmentzeko. “Bizikleta” kalera atera eta gure herrian zehar, lagunekin eta senideekin PASEO bat ematea da helburua, elkarbizitza eta aisialdirako jardunaldi batean.


Jarduera adin guztientzat zabalik dago. 8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.


Tafallan zehar hiri martxa bat egingo da, Udaltzaingoaren laguntzarekin, 6 km ingurukoa. Hiru irteera leku ezartzen dira eta horietatik parte-hartzaileak sartzen joango dira. Ikasleak, edozein ikastetxetakoak direla ere, puntu horietako edozeinetatik irten ahal izango dira.


Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea eta bizikletak egoera onean egotea gomendatzen da, batez ere balaztak.


Antolatzaileak: Erdialdeko Kirol Mankomunitatea eta Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Hauek sustatzen eta laguntzen dute:, Garces de los Fayos ikastolako, Escuelas Pías, eta Marqués Real Defensa ikastetxeko guraso elkarteak



PROGRAMA


11:00 Marqués de la Real Defensa PKtik irteera


11:10 Irteera Garces de los Fayos ikastolatik


11:20 Irteera Escolapiosetik


11:45 Irteera zezen-plazako aparkalekutik (bizikletak ruedinekin eta bizikletak oso txikiak direnean)


12:15 Ereta parkera iristea: bazkari osasungarria.


12:45 Jardueraren amaiera. Itzulera parte-hartzaile bakoitzaren kontura


La entrada Apirilaren 12an Bizikletaren Eguna ospatuko da se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies