14/03/2025
Tafallako Kulturgunean Pikutxo Gaztea 2025 inauterietako mozorro onenen sariak banatu ziren asteartean, martxoak 11, Udaleko Gazteria Sailak duela 21 urtetik antolatzen eta ematen dituenak. Antolatzaileek ekitaldian zehar aipatu zuten bezala, sari hauen helburua tafallar pertsona eta kuadrilla guztiei eskerrak ematea da, euren denbora, esfortzu, umore eta asmamenarekin “herritar guztiei dibertimenduz eta kolorez gozarazi nahi diezue egun hauetan. Badakigu gehien gozatzen duzuenak zuek zaretela, baina bidezkoa da zuen ilusioa eta lana aitortzea “. Eta gaineratu zuten: “Gazteriatik eskerrak eman nahi dizkiogu Inauteri eta Jai Batzordeari, lantalde altruista txiki baina eraginkorraren bitartez, programa oso eta askotarikoenetako bat posible egin eta aurrera ateratzen dutelako, dituzten muga ekonomikoak kontuan hartuta”.
Maitane Fernandezek, Gazteria zinegotziak Ander Baraceri eman sio zaria bere Basapiztia mozorroagatik Laguneroren desfilean. Bestalde, Amaia Arregik, Inauterietako Batzordeko kideak, ostalaritzako dekorazio onenaren saria eman zion Las Torres Tabernari “El juego del calamar” dekorazioagatik, baita Gabalzeka Pubari ere, bere establezimendua kasino batean girotzeagatik. Oraingoan sari berri bat banatu zen, gaikako dekorazio onenarena. La Recuejak eraman zuen La Revuelta telebista programan girotu zuelako.
Banakako mozorro onenaren saria Alberto Urdiciain Txurdik eraman zuen Etxe Zuriari besaulkiarekin eraso egiteagatik; kuadrilla mailako irabazleak, berriz, “Tafallako kaleak errespetatu” kuadrilla mozorrotua izan ziren.
Azkenik, bi accesit sari eman ziren koadrilako mozorro-kategorian. Zehazki, tirapitxoiaz mozorrotutako koadrilak eta Karlistadaz mozorrotutako koadrilak irabazi zuten.
Higuico Joven 2025 saria jaso zutenek 100 euroko baleak jaso zituzten Tafallako dendan eta ostalaritzan trukatzeko, baita piku poltsa bat ere.
La entrada Tafallak “Pikutxo Gaztea 2025” sariak eman dizkie inauterietako mozorro onenei se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies