Berriak eta alertak

Ager Vasconum lehiaketak baditu saridunak

11/06/2021

Sari banaketa datorren ekainaren 18an egingo da Kulturgunean 19:30ean, bertan Rotten XIII Tafalla eta Larragako taldea izango da bere diska berriko abesti batzuk akustikoan jotzen.



Aurtengo edizioan 106 lan aurkeztu dira: Lizarrako merindadetik 31 lan, Erriberriko merindadetik 59 eta Zangozako merindadetik 13. Horietatik 44 izan dira narrazioan eta 59 poesia modalitatean, adin tartea: 12 – 26 urte bitartekoa izanik.


Idazleen jatorriari dagokionez aniztasuna somatu da, herrien zerrenda koloretsua baita: Erriberri, Tafalla, Puiu, Garinoain, Barasoain, Amunarrizketa, Beire, Sansomain, Miranda Arga, Lizarra, Arellano, Gorozin, Zangoza, Liedena eta Irunberri. Generoari dagokionez, emakume idazleen presentzia nabarmenagoa da gizonezkoena baino.


Jorratu dituzten gaiek oro har egunerokotasunarekin lotura dute: arrazakeria, maitasuna, bullynga, desio duten bidaia, irakasleekin duten harremana, familian eta inguru hurbilean izandako heriotzek sortzen duten hutsunea, beldurra, ametsak… Baina batzuk espaziora joan dira misio espazialean, iraganari bisita egin diote eta sekretu izkutuak aurkitu dituzte.


Castillo Suarez García, Angel Erro Jimenez, Jara Berrio Esquiroz eta Amaia Aldanondo Percaz izan dira epaileek eta lauren ustez, oso lan interesgarriak iritsi dira, zaila izanik kasu batzuetan zeinen alde egitea.


Hauek dira irabazleak. Zorionak denoi!


SARIAK 2021



The post Ager Vasconum lehiaketak baditu saridunak appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies