Berriak eta alertak

“Por mucho lejos que estés”, Tafallako festetarako streaming alternatiba

13/08/2020

YouTube plataformaren eta Zona Media Televisión bertako telebistaren bidez, abuztuaren 14tik 20ra ikuskizun bat emitituko da egunero


Udaleko Kultura eta Jaietako zinegotzigoak streaming bidezko ikuskizun batzuk antolatu ditu Tafallako kultur taldeekin batera, “2020ko ez jaien” alternatiba gisa. Musika, elkarrizketak eta umorea konbinatuko dira egunero, ordubete inguruko programekin.


Jaiak bertan behera geratu zirela jakin orduko, Javier Arbona, NAVAR Comunicacion enpresakoa, eta Miguel Irigaray tafallarra proiektu batean hasi ziren pentsatzen egun bitxi horietarako oroitzapen on bat eskaini ahal izateko herritarrei. “Festi-Rock La Oreja Cortada Zuzenenean” jaialdian lortutako emaitza ona ikusita, Udalak ideia abian jartzea erabaki zuen.


Jacinto Goñi, Jai zinegotzia; Xabier Alcuaz, Kultura zinegotzia eta Javier Arbona, Navar Comunicacionekoa


Lehen emanaldia hilaren 14an izango da, 12:00etan (ordu berean egunero), “La Tafallesa” Musika Bandaren kontzertu batekin. Hilaren 15ean, larunbata, Auroroen Elkartearen eta Tubala Uxoa Abesbatzaren txanda izango da. Igandean, hilak 16, Tafallako Dantza Taldeak eta Aldamara Gaiteroak taldeak jarriko dituzte musika eta dantza.


Astelehenean, hilak 17, Tafallako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, Zampanzar eta Tafallako gaita-joleekin batera, haur eta helduei gozaraziko die. Hilaren 18an, musika izango da protagonista, Jotas Hermanas Flamarique ikastetxearen eta Tafallesa abesbatzaren eskutik. Azken-aurreko egunerako, asteazkenean, hilak 19, Tafallako Txistulariak eta Baigorri abesbatza. Eta “ez jaiak” amaitzeko, hiriko hiru peñek, El Cierzo, El Empuje eta El Aguazon, Pobre de Mí abestuko dute. Programa guztiak Xabier Flamarique, Jaione Urtasun eta Maitane Goñik aurkeztuko dituzte.



Grabazioetarako, 450 metro karratuko plato bat muntatu da, 4 kamerarekin, horietako bat grua izanik. Lan horiek NAVAR Comunicación enpresak egin ditu, Javier Arbona eta Miguel Irigarayrekin muntaketan zein produkzioan eta Luis Ros soinuan.


LOTU MUSUKOA


Atzo goizean egindako prentsaurrekoan, Tafallako Udalak musukoaren erabilpena bultzatzeko bideoa aurkeztu zuen. Bideo horren bidez, herritarrak kontzientziatu nahi ditu musukoa erabiltzearen garrantziaz, #LotuMusukoa leloarekin.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies