Berriak eta alertak

Udalak Jauregi zaharreko upategia berreskuratuko du

15/03/2024

Tafallako Udalak garai batean herriko Errege Jauregia zenaren despensa gisa funtzionatzen zuena erosi nahi du, bere ondarean sartzeko eta bertako eskaintza kultural eta turistikoa handitzeko. Onartu berri diren Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 55.000 euro bideratzen dituen zuzenketa bati esker erosi eta berritu ahal izanen da espazioa.


Harrizko soto gangatu hori Kolasako patioan dago, gazte etxearen ondoan, eta errege-gorterako beharrezko hornidurak gordetzeko lekua izaten zen. Hasiera batean esku pribatuetan geratu bazen ere, Udalak orain erosteko asmoa du, salgai zegoela jakin ondoren. Gunea bisita gidatuetan erakusteko prestatuko da


Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo zinegotzi Carlos Montoyak adierazi zuenez, “ideia hori aurretik kontuan hartu bazen ere, aurten arte ez zen horri buruzko neurririk hartu”. Aurrekontua onartu ondoren, orain erosketa egiteko eta espazioa egokitzeko epeak ezartzea espero da.


La entrada Udalak Jauregi zaharreko upategia berreskuratuko du se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies