Berriak eta alertak

“Salpícate de fiesta” izango da Tafallako 2022ko jaietako kartela

16/05/2022

Atxu Ayerra eta Kike Balanzategui argazkilarien “Salpícate de fiesta” lanak irabazi du 2022ko herriko jaietarako kartel lehiaketa. 16 urtetik gorako tafallarrek maiatzaren 5etik 12ra egin zuten kartel gogokoena bozkatzeko hitzordua. Guztira, 391 boto eman ziren, eta horietatik Salpícate de fiestak 226 boto eraman zituen, %58rekin; bigarren postuan Amor geratu zen, 107 botorekin (%27) eta hirugarren sailkatua “Engalanados” izan zen 58 botorekin (%15).


Herriko jaiak iragartzeko kartelaren egileak Atxu Ayerra tafallarra eta Kike Balanzategui lizartarra dira. Ez da argazkilari duoak jaietako kartel lehiaketa batean garaipena lortzen duen lehen aldia, baina Tafallan egiten duten lehen aldia da. “Kartelak festa zer den islatzen du: kuadrilak, bikoteak, erraldoiak, su artifizialak… Tafallako jaietan dagoen maremagnum guztia ikusten da”, azaldu dute egileek.


“Tafallaren ordezkari espliziturik egon ez zedin arriskatzea erabaki genuen. Azken finean, argazkia iradokizun bat da, ikusleak interpretatzen joateko. Guretzat erraldoiak, kioskoa eta udaletxearen fatxada oso argi ikusten dira. Guretzat, festa iradokitzen du horrek, poza iradokitzen du”, gaineratu dute Ayerrak eta Balanzateguik.



The post “Salpícate de fiesta” izango da Tafallako 2022ko jaietako kartela appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies