Berriak eta alertak

Gazteentzako antzerki tailerra Tafallan

16/10/2020

Ohaltzara Salto programaren barruan, Tafallan Arte Eszenikoei buruzko tailer bat egingo da gazteentzat. Bertan antzerki teknika ezberdinak landuko dira, baita gorputz eta ahots adierazpena ere… guztia jolasaren eta gozamenaren bidez, beldurrak eta lotsak ezabatuz eta protokoloa eta osasun mugak betez.


La Kolasa Gazteriaren Etxean izango da, ostegunetan, 16:30etik 18:30era.



  • Adina: 2002tik 2007ra jaiotakoak.

  • Izena emateko deitu 012 telefono-zenbakira: 2020ko urriaren 16tik 30era

  • Tailerraren hasiera azaroan (data zehatza jakinaraziko da).

  • Irakasleak: Xabi Flamarique

  • Saio kopurua: 16

  • Tailerraren kostua: doan


Hauek dira tailerraren helburuak:



  • Jende berria ezagutzea.

  • Jolasaren bidez ikastea.

  • Talde-lana sustatzea.

  • Hizkuntza, arte eta antzerki desberdinak aztertzea.

  • Ikaskideen lanetik eta errespetutik ikastea.

  • Jendaurrean hitz egitea eta norbanako bakoitzaren, ideia bakoitzaren, garrantzia lantzea.

  • Pazientzia eta kontzentrazioa hobetzea.

  • Barrearen bidez, beldurra eta lotsa alde batera uztea.

  • Irudimena lantzea, ezer gabe lan egiten ikastea.

  • Energia, kontzentrazioa eta zehaztapena hobetzea.

  • Lanean gozatzea eta ondo pasatzea.

  • Zaletasunak piztea gazteak tokiko kulturan ikusle edo taldeko kide gisa sartzeko.


Nafarroako Antzerki Sareak antolatu du Ohaltzara Salto a Escena programa, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “La Caixa” Gizarte Ekintzaren laguntzarekin.


The post Gazteentzako antzerki tailerra Tafallan appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies