Berriak eta alertak

Bisita gidatua hirigune historikora eta bertako produktuen dastaketa abuztuan zehar

27/07/2020


Abuztuaren 1, 8, 15 eta 22an Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoak antolatzen dituen bisita kulturalak eginen dira. Era berean, abuztuko asteburuetan Mencos jauregiko upategiak ezagutu eta bertako ardoa dastatzeko aukera izango da.


Uda atipiko honetan, gure ekarpena egin nahi dugu normaltasunera itzultzeko. Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo Zinegotzigotik, gure herrian egiten ari diren bisita gidatuei bira eman diegu.


Hiriko alde zaharretik eta bertako eraikin enblematikoetatik egiten diren bisita gidatu kulturalak gure sukaldaritza tradizioaren onenarekin bateratzea erabaki dugu. Kultura eta gastronomia uztartuz eta gure hiriari balioa emanez. Tafallako txokorik enblematikoenak eta hainbat establezimendu bisitatuko ditugu. Horietan bertako produktu gozo eta gazien dastaketa egingo da.


Guztira lau bisita egingo dira Tafallako alde zaharrera, abuztuaren 1, 8, 15 eta 22, larunbatetan. Guztiak 11:00etan hasiko dira eta abiapuntua Udalaren atea izango da. Bisitaren kostua 7 eurokoa izanen da (3 urtetik 13 urtera, 5 euro), prezio murriztua Udalak jarduera finantzatzen duelako.


Era berean, abuztuko asteburu horietan bertan (1, 2, 8, 9, 15, 16, 22 eta 23) Mencos jauregiko sotoa bisitatu eta patioan ardo bat dastatu ahal izango da. Bisitaren kostua 3 eurokoa da eta 13 urtetik beherakoa doan. Sotoa bisitatzeko ordutegia honakoa izango da: larunbat arratsaldea 16:30etik 19:30era eta igandeak 11:00etatik 14:00etara.


Sarrerak entradas.guiartenavarra.com webgunearen bidez eros daitezke, eta topagunean bertan, gastrobisiten hasi aurretik. Mencosko Jauregiko sotoko sarrera ere bertara sartzen denean erosten ahalko da.


Bisita horien helburua Tafallako turismoa dinamizatzea da, eta, oporraldian, publiko guztiarentzako jarduera bat eskaintzea, ibilaldi turistikoa esperientzia desberdin, dibertigarri eta didaktiko bihurtzeko, gure ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduen esperientziak eta Guiarte Servicios Culturales tokiko enpresak eskaintzen duten kalitatearekin. Jarduera horiek guztiek Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak adierazitako COVID 19rako osasun eta higiene protokoloak izanen dituzte. Bisitei buruzko informazio gehiago izateko, 948 741 273 telefonora dei daiteke (Guiarte Servicios Culturales).


Bisitak plan ona dira gure herrira hurbiltzeko, Tafalla ezagutu eta dastatzeko, bertako kale komertzialetan paseatzeko eta bertako gastronomia eta produktu tradizionalez gozatzeko. Produktu horiek maisutasunez prestatzen eta eskaintzen dira herriko ostalaritzako establezimendu eta dendetan.


The post Bisita gidatua hirigune historikora eta bertako produktuen dastaketa abuztuan zehar appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies