Berriak eta alertak

2024ko Udaberriko Tenis Txapelketa

11/04/2024

Kirol Arloak jakinarazi nahi du Ereta Parkeko tenis pista birmoldatu dela. Eraberritzeko, zoladura bereziko erretxinen geruza batzuk aplikatu dira gainazalean, eta sareko ainguratze-sistema aldatu da. Hobekuntza hauekin instalazioa berreskuratzen saiatu gara, baita Tafallan beti egon den tenis-zaletasuna ere.


Birmoldaketa honekin batera, apirilaren amaieran hasiko den tenis txapelketa bat ere jarri da martxan.


IZENA EMATEKO ORRIA



2024ko UDABERRIKO TENIS TXAPELKETA


OINARRIZKO ARAUAK


1. Banakako tenis txapelketa: Genero guztietako pertsonek eman dezakete izena eta izena ematearen arabera taldeak antolatuko dira.


2. Nagusien txapelketa bat egon daiteke, eta adingabeen txapelketa bat, nahikoa inskripzio badago.


3. Kuota 5 eurokoa izango da pertsonako.


4. Izena emateko epea apirilaren 19an amaitzen da.


5. Txapelketa apirilaren 22an hasiko da.


6. Partidetan ez da arbitrorik egongo, eta jokalariek eurek erabaki beharko dute zalantzazko jokaldiei buruz. (Sistema hau aurreko edizioetan oso baliozkoa izan dela frogatu da)

Irabazleak posta honetara bidali beharko du emaitza:

moi_nav@yahoo.es


7. Hiru seteko lehiaketa izango da. (2 setera iristen den lehenak irabazten du)

6 jokorekin berdinduz gero, bat-bateko heriotza bat jokatuko da 7 puntura eta

2 puntuko aldea.


8. Lehenengo fasea ligaxka bidez jokatuko da, eta, ondoren, finalera arteko gurutzaketak ezarriko dira.


9. Udalak jantzitegian egongo diren pilota ofizialak emango ditu.


10. Partiden egutegi bat egingo da, datarik eta ordurik gabe, eta parte-hartzaileek eguna eta ordua aukeratu eta erreserba egin beharko dute Ereta pilotalekuko atezaindegian (Tel.: 948702804). Partidak Eretako pistan edo Rekartekoan egin ahal izango dira, sarrera baimenduta badute.


11. Lehenengo lauentzako sariak honako hauek izango dira:



  • TXAPELDUNA: 15 ORDUKO BONOA ETA GARAIKURRA

  • TXAPELDUNORDEA: 12 ORDUKO BONOA ETA GARAIKURRA

  • 3. TROFEOA ETA 10 ORDUKO BONOA

  • 4. TROFEOA ETA 10 ORDUKO BONOA.


TENIS-PISTAREN ERABILERA


Tenis pista erreserbatu daiteke Tafallako Udalaren kirol postara idatziz: pbolea@tafalla.es eta baita Ereta pilotalekura deituz 948702804


Ordutegiak



  • Astelehenetik larunbatera 9: 00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara


Orduko prezioa hau da:



  • Helduak: 3 €orduko.

  • 18 urtetik beherakoak. 1 “90


La entrada 2024ko Udaberriko Tenis Txapelketa se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies