Berriak eta alertak

“Daviden ibilbidea” argazki erakusketa Rumiyana Teneva eta Yasen Kazandijieven eskutik

02/06/2023

Ekainaren 3tik (larunbata) uztailaren 2ra (igandea) Tafalla Kulturguneko ezkaratzean “Daviden ibilbidea” argazki erakusketa ikusgai izango da, Rumiyana Teneva eta Yasen Kazandijieven eskutik. Inaugurazio ekitaldia larunbatean izango da, ekainak 3, 19:00etan. Erakusketaren komisarioa Juan Manuel Fernández Cuichán izan da.


2017ko azaroan hasi zen Rumiyana Teneva eta Yasen Kazandjieven “David” proiektua. Bilaketa espiritual bat da, iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi bat, ispiluekin presentzia-denboran, mugarik gabe, ekialdetik emendebaldera zein iparraldetik hegoaldera Sefardi eta Ascuazí kultura lotuz. Azken bostehun urteetako migrazio juduen historia konplexua da. XV. mendearen amaieran juduak Espainiatik kanporatu zituztenetik 1880tik aurrera Ekialdeko Europatik migrazio masiboa egin zen arte eta 1948an Israelgo estatua sortu zen arte. Migrazioek lotura estua izan zuten juduen diasporaren gainbehera eta zentroen gorakadarekin. Lurralde arteko diasporako kide gisa, juduek rol garrantzitsua bete zuten kulturen arteko bitartekari gisa Europako historian.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies