Berriak eta alertak

Tanttaka taldeak Sexberdinak antzezlana aurkeztuko du Tafallan datorren ostiralean

17/01/2022

Datorren urtarrilaren 28an Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta Tafallan izanen dira Sexberdinak antzezlana aurkezten. Obra soilik 60 ikuslerentzat egina dago, eszenatokian bertan kokatuko direnak. Arratsaldeko 20:30ean izango da 8€ko sarrerarekin.



Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.


SARRERAK EROSI


The post Tanttaka taldeak Sexberdinak antzezlana aurkeztuko du Tafallan datorren ostiralean appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies