Berriak eta alertak

2020-2021eko alfabetizatze kurtsoaren amaiera

15/06/2021

Tafallan erroldatutako etorkin helduei zuzendutako gaztelaniazko alfabetatze-ikastaroaren itxiera ekitaldia gaur ospatu da Kondearen parkean. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren eta Udaleko Berdintasun Arloaren programa hau Itaka Eskolapios fundazioaren bidez gauzatzen da.


Ondorengo pertsonak aritu dira bolondres gisa eskolak ematen: Katti Iglesias, Josune Ortigosa Robles, Dolo Oses Sarbet, Esmeralda Ucar Arroba, Josefina Elia Tellechea, Esther Leza Ongay, Mari Carmen Garcia


“Hizkuntza bat ikastea integraziorako biderik onena da. Horregatik, ikastaro hau antolatzeko interesa dakusagu, jatorrizko herrialdetik kanpo bizimodu independentea eta autonomoa izateko tresnak eskaintzeko etorkinei”, azaldu du Aurora Beroizek, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariak.


Ekimena duela urte dezente sortu zen arren 2018-19 ikasturtetik aurrera prestakuntza ikasturtearekin batera antolatzen da, modu sistematikoan eta ezagutza mailaren arabera taldeak ezarriz.


Prestakuntzaren ikuspuntutik, haien jatorrizko hizkuntzan alfabetatu gabekoak zein unibertsitateko prestakuntza duten pertsonak aurkitu daitezke. 60 ikaslek hartu dute parte tailerrean, eta horietatik %90 emakumeak dira. Gehienak arabiarrak diren arren badira nazionalitate errusiar, brasildar, afrikar, moldaviar, thailandiar eta bulgariarrekoak ere.


Urrian klaseak ohiko moduan hastea aurreikusten denez, datorren ikasturtea hasi aurretik Tafallako Udalaren web gunearen eta komunikabideen bidez alfabetatze eskolak gaztelaniaz emateko laguntza eskatzeko deia egingo da.


“Tafalla zorionekoa da, baliabide preziatuena baitu: bere jendea. Inplikatua, aktiboa eta eskuzabala”, amaitu du Udalaren teknika.


Auroraren hitzaldiaren ondoren, Ndeye Atha Sagna ikasleak hitz batzuk irakurri ditu ikasle guztien izenean. Baikortasuna eta esker ona adierazi nahi izan ditu, eta ziurtatu du “inoiz ez dela berandu ikasteko ”. Gogorarazi duenez, hemen bizi zen lehen egunetan kalera ateratzeko beldur zen, jendea ulertzen ez zuelako, eta telebista ere ez zuen ikusten. Hala ere, erabaki irmoa hartu zuen. Telefonoaren hizkuntza aldatu eta telebista gaztelaniaz ikusten hasi zen. Azkenik, alfabetatze ikastaroan izena eman zuen. “Nahi izatea, ahal izatea da”, amaitu du Athak, eta irakasleei berriro eskertu die beren arreta. Dolo Oses boluntario beteranoak ere hitz batzuk irakurri ditu, esanez berak ere asko ikasi duela ikasleengandik.


Azkenik, diplomak banatu zaizkie ikastaroko parte-hartzaileei.


The post 2020-2021eko alfabetizatze kurtsoaren amaiera appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies