Berriak eta alertak

Bertsoak, musika eta antzerkia Tafallako Kulturgunean

07/05/2021

Gaur aurkeztu da Kulturgunean maiatzeko eta ekaineko kultur programazioa. Xabier Alcuaz kultur zinegotziak hasiera eman dio prentsaurrekoari azalduz programa apiriletik garatzen ari den arren orain arte ezin izan dela aurkeztu, ikuskizun ugari konfirmatzeke zeudelako. “Programazioa garatzeko arte eszenikoen adar guztietara iristen saiatu gara”, baieztatu du Alkuazek.


Zinegotziak adierazi duenez, egun hauetan Kulturgunea txertaketa-zentro gisa erabiltzen ari da eta, osasuna lehenetsiz, posiblea da ikuskizunetan ordu-aldaketak izatea txertaketen egunen arabera. Edukierari dagokionez 200 plazara mugatuta jarraituko du maiatzaren 20a arte behintzat.


Egiteke dauden ekitaldiei erreparatuz, musika, antzerki eta bertso ikuskizun interesgarriak ikusi ahalko ditugu.


Bihar bertan, maiatzaren 8an, lau bertsolari handi arituko dira Tafallan. Egia da bi urtetan behin Nafarroako txapelketaren finalerdia Tafallan ospatzen dela baina Kulturguneari dagokionez, maila honetako bertso-saioa bat ikusteko lehen aukera izango da . Gainera, Garces de los Fayos Ikastolan ireki berri den Bertso-eskolaren sorrerarekin bat dator.


Maiatzaren 14an Gancho Rom laukote jazzeroa arituko da. Bertan Fernando Salinas tafallarrak jotzen du Frantziako eta Zaragozako beste hainbat lagunekin.


21ean Estefanía de Pazek “EO” antzezlana aurkeztuko du, Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituaren barnean.


Maiatzaren 22an musika-ikuskizun interesgarria izango da. “The Dignity Road – Duintasunaren bidean”, Daesh-ek duela gutxi askatutako eta gaur egun Kurdistango errefuxiatu-eremuetan dauden emakume kurduei laguntzeko kontzertu solidario bat da. Hemen artista kurduek eta armeniarrek besteak beste, hartzen dute parte. Ikuskizun hau Tafalla-Harrera Hiriak antolatutako elkartasun astearen barruan dago. Hilaren 19an dokumental bat proiektatuko da eta herriko hainbat establezimendutan musika-tresnak jasoko dira errefuxiatuei bidaltzeko.


Maiatzaren 28an, “Ez dok ero” antzezlana interpretatuko du Tartean Teatroak. Hemen bikote artistiko baten dibortzioaren historia eta bere ondorioak antzeztuko dituzte.


Ekainaren 4an, BaZZkun! hirukoteak bidai bat proposatzen du jazzaren historiatik, Jon Zufiaurre eta Xabier Olkoz “Txaflis” tafallarrak bertako kide direlarik. Ikuskizuna 20:00etara atzeratu da haietako baten lan kontuak direla eta.


Liburuxkan jasota ez dagoen arren, hilaren 11n Txus Eguilazen “Got Rhythm” ikus-entzunezko perkusio eta entretenimenduko ikuskizuna aurkeztuko da.


Sarrerak Udalaren web orrian edo Kulturguneko leihatilan bertan eros daitezke iada.


DESKARGATU LIBURUXKA OSORIK


The post Bertsoak, musika eta antzerkia Tafallako Kulturgunean appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies