Berriak eta alertak

Klima-aldaketari aurre egiteko erakusketa, antzerkia eta tailerra

05/05/2021

Bizi dugun osasun-larrialdiko garai hauetan, ez dugu ahaztu behar beste larrialdi bat, klimatikoa hain zuzen. Larrialdietarako prestatuta egotea zer garrantzitsua den ikasi dugu. Berotze globala geldiaraztea da helburu nagusia, baina, ezinbestekoa da gizakiak erantzun bat emata klima beroago, muturrekoago eta zalantzagarriago baten inpaktuei.


Nafarroako Gobernuak, KLINaren (Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria) eta LIFE NAdapta proiektuaren esparruan, fenomenoaren ezagutza eta gure ingurunean duen eragina sustatu nahi ditu erakusketa honen bidez:



“MOLDAERA: Klima-aldaketaren aurkako beste borroka”


Tafallako Udalak, Alkatetza Ituna sinatu duen entitatea den aldetik, Tafalla Kulturgunean 14 informazio panelez osatutako erakusketa eskaintzen du, maiatzaren 14tik 28ra bitartean.


Erakusketa hori eta klima-aldaketari buruzko ezagutza indartzeko, antzerki bat antolatu da maiatzaren 15ean, 19:30ean, Tafalla Kulturgunea kultur etxeko areto nagusian, eta tailer bat maiatzaren 26an, 19:30ean, zentro horretako erabilera anitzeko aretoan.


The post Klima-aldaketari aurre egiteko erakusketa, antzerkia eta tailerra appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies