Berriak eta alertak

Alkatetzaren ebazpena | Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza

16/10/2020

Aditzera ematen dut Tafallako Udal Txit Goreneko Alkatetzak ebazpena eman duela. Hona hemen hitzez hitz:


“Ebazpena, 2020ko urriaren 5ekoa, Tafallako Udal Txit Goreneko Alkateak emana; horren bidez, jendaurrean egonen da, Tafallako Udalaren esparruan, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren laburpena, ordenantza egin baino lehen.


2020. urterako Euskararen Normalkuntza Planaren barruan, hizkuntzaren erabilerarekin eta gizarte-balioekin zuzenean lotutako ardatzez gain, beste ardatzetan zeharka eragiten duen ardatz orokor bat ere badago, horien guztien oinarria eta bitartekoa dena: hizkuntza-esparrua.

Ardatz honek araudia eta informazio soziolinguistikoa biltzen ditu.


Euskararen egoeran jauzi kualitatiboa gerta dadin, beharrezkoa da arau esparru egokia izatea, zehaztutako ekintzak ahalbidetu eta babestuko dituena. Araudiak –Euskararen Foru Legearen barruan– euskararen erabilera bermatu eta sustatu behar du, ez administrazioan bakarrik, baita bizitza sozialean ere, herritarren hizkuntza-eskubideak zaintzeko.


Beraz, araudi honen helburua da herritarren eskubide linguistikoak arautzea, zerbitzuen hartzaile, kontsumitzaile eta erabiltzaile diren neurrian. Horretarako, udal esparruan euskararen erabilera eta sustapenari buruzko ordenantza bat landuko da.


Herritarrek erregelamendu-mailako arauak egiteko prozeduran parte hartuko dutela bermatzeko, eta LPACA39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, ordenantza egin aurretik, kontsulta publiko bat egin behar da, herritarrek eta haren eraginpean egon daitezkeen erakunde adierazgarrienek zer iritzi duten jakiteko.


Azalduko diren atalak ondorengo hauek dira: Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak, haiek onesteko beharra eta aukera, arauaren helburuak eta ordezko konponbideak, erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak..


Kontuan hartuta Udal honi Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 4.1 a) artikuluak ematen dion gaikuntza, eta, gainera, Antolamendu eta Jarduera Araudiak 39/2015, 165 a) eta 6/90 Foru Legeak 324. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat,


Euskara Zerbitzuak bidalitako proposamena ikusirik, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatutakoarekin bat etorriz esleiturik ditudan eskumenak erabiliz, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua eta aplikazio orokorreko gainerako arauak onartzen dituena.


EBATZI DUT:


Lehenengoa.- Tafallako Udalaren esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza egin baino lehen, 20 eguneko AURRETIAZKO KONTSULTA PUBLIKOA egitea (LPACAren 83.2 artikulua).


Bigarrena.- Memoria Udalaren web orrian argitaratzea, herritar guztiek beren iritzia posta elektronikoko postontzi honen bidez helaraz dezaten: euskara@tafalla.es


Hirugarrena.- LPACAren 71. artikuluarekin bat, prozedura hau lastertasun irizpideen menpe jarriko da eta ofizioz bultzatuko da izapide guztietan, eta Euskara Zerbitzuari esleituko zaio kudeaketa unitate gisa.”


Udal idazkaria. Nekane Agreda Arróniz


The post Alkatetzaren ebazpena | Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies