Berriak eta alertak

JOLASEAN BLAI! ERA.EUS en mahai-joko digital berria udarako

03/08/2020

ERA.EUS plataformak familientzako JOLASEAN BLAI mahai-joko digitala argitaratu du.


ERA.EUS euskaraz ikasten duten 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako plataforma da. Bertan haurrak euskaraz hazi eta hezteko ahaleginean ari diren gurasoei hainbat gomendio eta laguntza ematen zaizkie.


Ildo horretan, ERA.EUS gurasoen eskura jartzen du online dagoen material ugaria. Horretarako proposamenak bildu eta sailkatu dira, familiendako txukun, eroso eta erabilgarri aurkezturik. Helburu horretan urrats berri bat eginez, JOLASEAN BLAI mahai-joko birtuala argitaratu berri da. Honakoa onlineko kultur proposamenen hautaketa bat da, oporretarako dinamika bat proposatzen duena: Altxorraren uhartean barrena ibilbide bat egitea. Haurrak bakarrik zein gurasoekin batera aritu daitezke.


Koronabirusak eragindako larrialdiaren ondorioz, ERAk ekimena hartu zuen gurasoei egunero eskaintza ezberdin, kalitatezko, eta erakargarri bat egiteko. Hala, 2020ko martxoaren 18tik maiatzaren 31ra, egunero etxean gozatzeko kultur proposamen bana hautatu zen kulturgileek online eskuragarri jarri duten horietatik: literatura, musika, jolasak, ikus-entzunezkoak, aplikazioak… Jolasean Blai egindako bilketa-lanaren ondorioz sortu da, honela kalitatezko kultur proposamen hauek modu erakargarri batean aurkezten zaizkio familiari.



Dinamika: Egunero, edo bi egunean behin, edo egoki ikusten denean, laukitxo bat aurrera egin behar da. Horietako bakoitzean kultur proposamen bat edo bi dago. Iraupena da bien arteko aldea, proposamen motzak eta luzeak baitaude. Gurasoari proposatzen zaio, beraz, haurrarekin gozatzeko bideo-ipuinak, emanaldiak (zinema, antzerkia, musikalak…), bideoklipak, App-ak… edo sorpresa kutxa ireki daiteke! Nork daki zer topatuko duten bertan! Bestalde, PDF-a zuribeltzean ere deskarga daiteke eta inprimatu: Egongelan edo sukaldeko mahaian jolastu ahal izateko, ibilbidea koloreztatzeko…


Azkenik, ERA.EUSek nabarmendu nahi du kultur sortzaileen lana. Haien lanari esker familiek aukera aparta dute seme-alaben gozamena etxean euskaraz elikatzeko. Haiek gabe ez zatekeen posible izanen.


Jolasean_Blai_Mapa_bideorria


The post JOLASEAN BLAI! ERA.EUS en mahai-joko digital berria udarako appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies