Berriak eta alertak

Zinemaren eta Emakumeen Erakusketa Internazionalaren 37. edizioa Tafallan

06/06/2023

Iruñeko Zinemaren eta Emakumeen Erakusketa Internazionalaren 37. edizioa Tafallan ospatuko da baitaere. Ekainaren 13, 15 eta 16an ospatuko da Tafalla Kulturgunean.


Estatuko lehen Zinemaren eta Emakumeen Erakusketa da, 1987az geroztik egiten duguna eta Nafarroako kulturarako oso ekimen garrantzitsua.


Helburuak: emakume zinemagileen lidergoa indartzea eta ikusgai egitea, balio patriarkalak eraldatzea eta munduko beste begirada batzuei zabalkundea ematea. Azken batean, genero-ikuspegia eta feminismoa arlo guztietara eramatea, zinema tresna gisa erabilita, hegemonikoki ezarri diren kontaketen alternatiba diren kontaketak sortu behar baititugu.



  1. edizio honetan, programazioan –solasaldietarako zuzendariak eta gonbidatu espezialistak egongo dira–, egun ezinbestekoak diren gaiei helduko zaie, besteak beste: familia-loturak, indarkeria matxistak, gaixotasuna, kolonialismoa, gerrak uzten dituen arrasoak, sexualitatea, heteroaraua zalantzan jartzea eta harreman lesbikoak.


Hiru saioak irisgarriak izango dira, azpititulatzea izango dute zuzenean eta aldi bereko itzulpena keinu-hizkuntzara filmen eta haien solasaldien aurkezpenetan.


Zain izango gaituzue zinema-aretoetan.



La entrada Zinemaren eta Emakumeen Erakusketa Internazionalaren 37. edizioa Tafallan se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies