Berriak eta alertak

Karlomagno bideak enperadore frankoak igaro zituen herri nagusiak zeharkatuko ditu, Tafalla barne

13/05/2022

Gaur goizean aurkeztu da Tafallan “Karlomagno bidea” Europako ibilbide kulturalak, ejertzito frankoak Zaragozara egindako espedizio galdua, haren hegoaldetik Nafarroako iparralderako ibilbidea, baskoiek Orreagan jasandako porrota eta literaturan hainbestetan islatutako ibilbide mitikoa islatzen dituena, Luzaidetik Ebrorainoko Donejakue Bidean barrena.


Ibilbide historiko bat egitearen erakargarritasunaz gain, Donejakue Bidea zeharkatzen duen bidea da eta Nafarroako hegoaldeko paisaietara hurbiltzen gaitu. Helburu nagusia turismorako erakargarritasun gutxiago duten herri txikietara ibiltariak erakartzea izanik.


Ezkerrean, Ion Kepa Soltxaga, Erdialdeko Garapen Partzuergoko teknikaria; Soco Ojer, Turismoko zinegotzia eta Pedro Leralta, Kultura zinegotzia. Eskuinean, Reyes Berruezo, Europako Mugimenduaren Nafar Kontseiluko idazkaria, Juan Ramón Corpas, CNMEko kultur ibilbideetako batzordekidea eta Luis Goñi, kartel eta liburuxken diseinatzailea.



EUROPAKO IBILBIDE KULTURALAK


Juan Ramón Corpasek, Europako Mugimenduaren Nafar Kontseiluko Kultur Ibilbideen batzordekideak azaldu duenez, “Kultur ibilbideak Europako Kontseiluak 1987an Santiagoko bidearekin abian jarri zuen baliabide bat dira, Europaren kultur kohesioan sakontzeko eta ondare materialarekin eta ingurumen-ondarearekin lotutako turismo garatu eta errespetagarria sustatzeko.


Done Jakue bidearen erakargarritasun turistikoaren ondorioz, ibilbide berriak garatu ziren, eta 2018an Karlomagno bidea ziurtatu zen, “Europako batasunaren sinbolo gisa azalduz eta nazioen interesa eta atxikimendua bultzatuz”.


Franko enperadorearen ibilbidean funtsezko hiru puntu daude: Akisgran, non boterearen erdigunean egon zen, Erroma, non enperadore gisa azaldu zen, eta Nafarroa, non bere porrota gertatu zen baskoien esku. Beharbada guda hau armamentistikoki garrantzitsuena izan ez zen arren, literaturaren esparruan oihartzun handia lortu zuen Errolanen kantu ospetsuarekin.


Tafallan 450 liburuxka eman zaizkio Udalari (300 gaztelaniaz eta 150 euskaraz) eta argibide-seinale bat jarriko da oraindik erabakitzeke dagoen lekuan.


The post Karlomagno bideak enperadore frankoak igaro zituen herri nagusiak zeharkatuko ditu, Tafalla barne appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies