Berriak eta alertak

Tafallako Udalak euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea irekiko du bihar, azaroaren 20an

19/11/2026

Matrikularen kostuaren erdia lagunduko da, gehienez 250 euro pertsonako; eskaerak abenduaren 14ra arte aurkeztu ahal izanen dira, egun hori barne.


Tafallako Udalaren euskara ikasteko laguntza deialdia argitaratu da gaur, azaroaren 19an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Eskaerak azaroaren 20tik abenduaren 14ra aurkeztu ahal izanen dira, biak barne, Udaleko Erregistro Orokorrean edo egoitza elektronikoaren bidez. Epea luzaezina da, eta ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko.


Euskara Zerbitzuak kudeatutako deialdiaren helburua da 2025eko urritik 2026ko irailera egindako ikastaroen matrikula gastuen zati bat finantzatzea. Udalak 5.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetara. Matrikularen kostuaren % 50 estaliko da, gehienez 250 euro pertsonako. Aurrekontua nahikoa ez bada, dirua baldintzak betetzen dituzten onuradunen artean hainbanatuko da.


Tafallan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek eskatu ahal izanen dute laguntza. Zenbateko osoa jasotzeko, ikastaroa amaitzean ere erroldatuta egon beharko dute; bestela, baja dataren araberako kalkulu proportzionala eginen da. Administrazio publikoetako euskalduntze plan espezifikoetan dauden langileek ezin izanen dute parte hartu.


Baldintzak eta aurkeztu beharreko agiriak


Ikastaro homologatu estentsiboak, 120 ordutik gorakoak; trinkoak, 70 ordutik gorakoak; gutxienez zazpi eguneko barnetegiak; eta autoikaskuntzakoak lagunduko dira. Bertaratzeak % 80tik gorakoa izan beharko du. Azterketa tasak, liburuak, bestelako material didaktikoak eta joan etorrien gastuak kanpo geratzen dira.


Eskatzaileek Nafarroako Gobernuaren laguntza eskatu beharko dute lehenik, eta udal laguntza ondoren. Beste laguntzak bateragarriak dira, gainfinantzaketarik sortzen ez bada, eta jasotako guztiak jakinarazi beharko dira.


Eskaerarekin batera, lehen eranskina, ikastaroaren ziurtagiria, matrikularen ordainagiria, banku libretaren lehen orriaren kopia, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria eta Nafarroako Foru Ogasunarena aurkeztu beharko dira. Bigarren eranskinean beste laguntzen berri emanen da. Ikastaroaren ziurtagiriak datak, maila, orduak, bertaratzea eta kostua jaso beharko ditu.


Deialdia eta bete beharreko eranskinak kontsultatzea gomendatzen da, eskaera aurkeztu aurretik dokumentazio osoa prestatzeko. Eskabidean agiriren edo daturen bat falta bada, Udalak hamar egun baliodun emanen ditu zuzentzeko, jakinarazpena jasotzen denetik. Epe horretan eskatutakoa aurkezten ez bada, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da. Laguntzen ebazpenak udal webgunean eta iragarki taulan argitaratuko dira.


Bete beharreko eranskinak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa:


Diligencia Convocatoria subvención Aprendizaje euskera 2 025-2026 – SEFYCU 401271 DEIALDIA para la concesión de ayudas económicas para el aprendizaje de euskera 2025-2026


La entrada Tafallako Udalak euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea irekiko du bihar, azaroaren 20an se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies