Berriak eta alertak

Tafallako Peñen 47. Krosa abenduaren 8an ospatuko da

13/11/2026

Haurren probak 10:15ean hasiko dira Pasealekuetan, eta 8 kilometroko proba nagusia 12:00etan abiatuko da Nafarroako plazatik.


Tafallak Peñen Krosaren 47. edizioa hartuko du abenduaren 8an, asteartearekin. Goizean zehar, 8, 10, 12 eta 15 urtez azpiko kategorietako lasterketak jokatuko dira Pasealekuetan. Eguerdian, junior, gazte, senior eta master kategorietako korrikalariek 8 kilometroko ibilbidea eginen dute.


Ordutegiak eta distantziak



































OrduaKategoriaDistantzia
10:1515 urtez azpikoak1.200 m
10:30 eta 10:4010 urtez azpikoak, mutilak eta neskak, hurrenez hurren600 m
10:50 eta 11:0012 urtez azpikoak, mutilak eta neskak, hurrenez hurren900 m
11:10 eta 11:158 urtez azpikoak300 m
12:00Proba nagusia8 km

Izen-ematea eta elkartasun ekarpenak


Proba nagusian izena emateko epea abenduaren 6an amaituko da, 23:59an. Internet bidezko izen-emateak 16 euro balio du. Lasterketaren egunean ere eman ahal izanen da izena, 11:30ak arte Tafallako udaletxean, 18 euroren truke. Kuotako euro bat Gurutxo berreraikitzeko erabiliko da. Izen-ematea RockTheSport atarian


Haurren probetarako, proba bakoitza hasi baino ordu erdi lehenagora arte eman ahal izanen da izena, zentro zibikoan. Izena ematean, kilo bat elikagai ez-galkor bilduko da Tafallako Cáritasentzat.


Proba nagusiko emakumezkoen eta gizonezkoen sailkapenetan sari berak banatuko dira. Lehenak 100 euro jasoko ditu, bigarrenak 60 eta hirugarrenak 40. Armairuak eta dutxak Ereta kiroldegian egonen dira erabilgarri 14:30ak arte, eta Tafallako Kirol Hirian 13:30ak arte.


CAD Tafallak, Tafallako Udalak eta Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute krosa, Tafallako Peñen Batzordearen laguntzarekin.


La entrada Tafallako Peñen 47. Krosa abenduaren 8an ospatuko da se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies