Berriak eta alertak

Euskarazko udalekuetarako diru-laguntzak eskatzeko deialdia zabalik

09/11/2026

Tafallako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, 2026ko udan euskarazko udalekuetan parte hartu duten haur eta gazteen gastuak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu du. Udalak 1.400 euroko aurrekontua prestatu du horretarako, eta laguntzek udalekuaren kostu osoaren % 40 estaliko dute, gehienez 125 euro pertsona bakoitzeko.


Diruz lagunduko diren udalekuak ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean egindakoak izan beharko dira, eta gutxienez bost eguneko eta gehienez hamabost eguneko iraupena izan beharko dute. Halaber, jarduerak euskara hutsean garatu behar izan dira, D ereduko ikasleei zuzenduta, eta etxetik kanpo gaua igarotzea ezinbesteko baldintza izanen da. Informazio guztia ondorengo dokumentuan:


DEIALDIA ETA BETE BEHARREKO ORRIAK


La entrada Euskarazko udalekuetarako diru-laguntzak eskatzeko deialdia zabalik se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies