28/10/2026
Larunbat honetan, urriaren 31n, izango da, 9:00etan. Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu du, Tafallako Udalarekin elkarlanean.
Aranzadi Zientzia Elkartea indusketa-lan arkeologikoak egiten ari da aste honetan Valmedianoko aztarnategian. Burdin Aroko baskoien herrixka gotortu bat da, Tafallatik hiru bat kilometrora hego-ekialdera dagoena, eta iazko urtearen amaieran hasi ziren bertan lanean.
Lanegunetan profesionalek egingo dituzten lanen ondoren, dei publikoa egin dute larunbat honetan, urriaren 31n, 9:00etan hasiko den auzolanean parte hartzeko. Gure arbasoen arrastoak lurpetik ateratzen lagundu nahi duen edonor dago gonbidatuta. Ez da ezagutza berezirik edo tresna berezirik behar; izan ere, Aranzadiko kideek herritarren laguntza bideratuko dute, jarraibideak emanez.
Bestalde, Aranzadi Altaffaylla Fundazioak sortutako arkeologia-taldearekin elkarlanean ari da, eta talde horretara ere gonbidatu dituzte interesa duten eta laguntzeko prest dauden pertsona guztiak.

Burdin Aroko baskoien herrixka gotortu bat da Valmediano, Tafallatik hiru bat kilometrora hego-ekialdera kokatua. Iazko urtearen amaieran, lehen prospekzioak egin zituztenean, azaldu zuten gure ingurua oso interesgarria dela indusketa arkeologikoak egiteko. Klima-baldintza egokiak ditu, eta hainbat bizigune daude hirigunetik kanpo datatuta; gerora egindako eraikuntzek ez dituzte kalte handirik eragin haietan.

La entrada Valmedianoko aztarnategian arkeologia-auzolanean parte hartzeko deia egin dute se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies