Berriak eta alertak

Kulturartekotasunaren Asteburua ospatuko da

07/10/2026

Kulturartekotasunaren Asteburua datorren urriaren 10ean izanen da, 12:00etatik aurrera, Tafallako Migrazioen Parkean.


Ekimen honen helburua da gure herrian dauden kulturen arteko topaketarako, partaidetzarako eta elkartrukerako gune bat sortzea, aniztasunari balioa emanez eta kulturen arteko bizikidetza bultzatuz.


Jardunaldian zehar herritar guztiei irekitako hainbat jardueraz gozatu ahal izanen da, hala nola munduko dantza tradizionalak, henna, txirikordak, aurpegi margotzeak eta plater tipikoen dastaketa, kultura ezberdinetara hurbiltzeko eta esperientziak partekatzeko aukera emango diguten beste proposamen batzuen artean.


Gainera, 20:00etan, Arkakusoen plazan, musika talde baten emanaldia izanen da, musika eta jai giroarekin.


Tafalla eta Orbaibarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik herritar guztiak animatzen ditugu Tafallako kultur aniztasunaren topaketa eta ospakizun jardunaldi honetan parte hartzera eta gozatzera.



La entrada Kulturartekotasunaren Asteburua ospatuko da se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies