Berriak eta alertak

Kulturguneak datozen hilabeteetarako kultur egitarau zabala aurkeztu du.

28/09/2026





Zinemaz eta hilero antolatzen diren erakusketez gain, hamar musika-emanaldi, zazpi antzerki-saio, familia osoarentzako hiru ikuskizun, bi dantza-emanaldi eta hiru zinema-proiekzio izango dira


Iragan irailaren 25ean, Tafallako Kulturgunean datozen hilabeteetarako kultur programazioa aurkeztu zuten. Marta Gómez Kultura zinegotziak eta Noelia Artázcoz saileko teknikariak egitarauaren berri eman zuten. Bertan, artista eta konpainia ezagunak proposamen garaikideekin eta tokiko kolektiboen jarduerekin uztartzen dira.


Programazioa 2026ko urritik 2027ko urtarrilera bitartean luzatuko da, eta kultura-aniztasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta pentsamendu kritikoa sustatzea ditu ardatz. Horrez gain, prezio eskuragarriak mantenduko dira, baita ostiraletan ohiko ordutegia ere: 20:00etan hasiko dira ikuskizunak.


Egitaraua ikusi:



Musika, antzerkia eta dantza izango dira egitarauko protagonistak


Musikak leku nabarmena izango du programazioan. Besteak beste, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren, Tafallako Musika Bandaren, Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloaren eta Erdialdeko rondalla eta musika-taldeen bigarren topaketaren emanaldiak izango dira.


Beste hitzordu batzuen artean, Iruñeko Ganbera Abesbatzaren eta Los Tenampas taldearen kontzertuak eta Vanessa Garde konpositorearen obra baten estreinaldia daude. Musika-programazioa urtarrilaren 3an amaituko da, Sarasate Flamenco Sinfónico ikuskizunarekin.


Antzerkiari dagokionez, honako lan hauek nabarmendu behar dira: Producciones Maestras konpainiaren Una mera curiosidad; El traje, Joseba Apaolaza eta Asier Armazarekin; Las Niñas de Cádiz konpainiaren La reina graba; eta Rafa Mazaren Fabiolo Connection.


Euskarazko antzezlanak ere izango dira, hala nola Zerbait sartu zait begian. Emanaldiaren ondoren, gainera, solasaldia egingo da ikusleekin.


Dantzaren arloan, Tafalla Danza Taldea arituko da, 60. urteurrena ospatzeko, eta Ibérica de Danza konpainiak Carmen vs Carmen ikuskizuna aurkeztuko du.


Familia osoarentzako proposamenak


Familia-programazioan txotxongiloak eta euskarazko haur-kantak, Ene Kantak taldearen proposamen berria eta haurrei zein familiei zuzendutako Moonsters taldearen kontzertua izango dira.


Zinemak ere bere lekua izango du, Filmotekaren hiru proiekzioren bidez: Ombuaren itzala, El gigante de hierro eta La caza de brujas en Lapurdi.


Sarrerak salgai daude dagoeneko leihatilan eta udalaren webgunean . Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzerturako sarrerak, berriz, urriaren 5ean jarriko dira salgai.








La entrada Kulturguneak datozen hilabeteetarako kultur egitarau zabala aurkeztu du. se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies