Berriak eta alertak

Sabina Puertolasek 2026ko Tubal Saria jasoko du

21/09/2026

Gaur goizean, Xabier Alkuaz Tafallako alkateak aurkeztu du «Tafalla Hiria Tubal» sarien hirugarren edizioa. Oraingo honetan, Tafallako soprano ospetsuari, Sabina Puertolasi, egingo diote omenaldia.


Saria urriaren 3an, larunbatean, emango diote, eta aurreko bi edizioetan bezala, ekitaldia udaleko segizioaren irteerarekin hasiko da. Harekin batera; klarin eta tinbalak, mazeroak, erraldoiak, kilikiak, buruhandiak, dantzariak, txistulariak eta La Tafallesa udal banda. Kulturgunera iritsiko dira, eta han, 13:00etan, sari-banaketaren gala egingo da. Ondoren, 13:30ean, Kulturgunearen ondoan duela gutxi egokitutako plaza inauguratuko da, herriko kultur taldeak bertan direla.


Ospakizunaren harira, bezperan, urriaren 2an, ostirala, Tafallako argazki zaharren erakusketa inauguratuko da Kulturgunean.


Nazioarteko artista


Udalak urtero ematen du sari hau, Tafallak munduan eta bere historian lekua izan dezan lan egin duten pertsona eta/edo erakundeei eskerrak eman eta haien lana aitortzeko. Kulturaren, kirolaren edo elkartegintzaren esparruan egindako ekarpenak saritzen dira.


Sabina Puertolas Tafallako artista ospetsua da, nazioartean ibilbide arrakastatsu eta laudatua egin duena. Europan, Estatu Batuetan, Txinan, Txilen, Japonian eta beste hainbat tokitan aritu da. Hainbat errepertorio interpretatu ditu: barrokoa, bel cantoa, verdianoa, zarzuela…


Musika-ikasketak Tafallan hasi zituen, eta Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan jarraitu zuen. Italian osatu zuen prestakuntza, Carlo Bergonzi bezalako maisuekin. Nazioarteko jauzi handia 2001ean egin zuen, Milango La Scala antzokian. Roveretoko, Iruñeko eta Palma Mallorcako lehiaketak irabazi ditu, baita Bartzelonako Manuel Ausensi lehiaketa ere, eta Zarzuelako Saria eskuratu zuen 2003ko Operalia lehiaketan.


«Tafallaren izena mundu osoan zehar zabaltzen du, eta ahal duen guztietan, eta hori garrantzitsua iruditzen zaigu, bere jaioterrira itzultzen da, kultur bizitzari ekarpena egiteko eta herriko kultur taldeekin parte hartzeko», adierazi zuen alkateak.


Nabarmentzekoa da Sabina urriaren 3an bertan izango dela, saria zuzenean jasotzeko.



La entrada Sabina Puertolasek 2026ko Tubal Saria jasoko du se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies