Berriak eta alertak

UDAL BANDOA EGUZKI EKLIPSE OSOA – ABUZTUAK 12

12/08/2026

Tafallako Udalak herritarrei jakinarazten die


Asteazkenean, abuztuak 12, ezohiko fenomeno astronomiko batez gozatu ahal izanen dugu: erabateko eguzki eklipsea, gure kale eta espazio publikoetan pertsona asko bilduko dituen gertakari aparta.


Segurtasunez eta erantzukizunez gozatu ahal izateko, Tafallako Udalak argibide hauek jarraitzea gomendatzen du:


 


BEBSTU ZURE BEGIAK



  • Ez begiratu inoiz zuzenean Eguzkiari babes egokirik gabe, ezta segundo batzuetan ere.

  • Erabili soilik betaurreko espezifikoak eklipseak behatzeko, homologatuak eta EN ISO 12312-2 araua betetzen dutenak.

  • Eguzkitako betaurreko arruntek EZ dute balio eklipsea behatzeko.

  • Ez erabili erradiografiarik, kristal keturik, negatibo fotografikorik, CDrik edo etxeko beste metodorik.

  • Betaurrekoak Eguzkiari begiratu aurretik jarri behar dira, eta begiratzeari utzi ondoren bakarrik kendu.

  • Ez erabili prismatikorik, teleskopiorik, argazki-kamerarik edo telefono mugikorrik eguzkiari zuzenean begiratzeko, eguzki-iragazki egokia ez badute. Izpi kontzentratuek begietako lesio larriak eragin ditzakete.


EKLIPSE BITARTEAN


Nahiz eta osotasunaren fasean Eguzkia zuzenean behatu daitekeen une batzuetan, Tafallan eklipse betaurrekoak jarrita mantentzea gomendatzen da, eta beti zerbitzuen eta antolakuntzaren argibideei jarraitzea.


Fase partziala, osotasunaren aurretik eta ondoren, begietako babes homologatuarekin zaindu behar da beti.


GOZATU ERANTZUKIZUNEZ



  • Gomendatzen da ibilgailuan behar ez diren joan-etorriak saihestea eta, ahal den guztietan, eklipseaz Tafallatik gozatzea.

  • Desplazatzen bazara, planifikatu bidaia aldez aurretik, bete Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren jarraibideak, eta saihestu bidea oztopa dezaketen errepide, bide edo lekuetan gelditzea. 59/2026 FAk debekatu egiten du bideetatik igarotzea.

  • Egokitutako espazioak edo leku seguruak bakarrik erabili, eta eremu mugatuak errespetatu.

  • Ez sartu baso-eremuetara edo sute-arriskua dagoen espazioetara.

  • Ez utzi hondakinik eta kontu handiz ibili sutea eragin dezakeen edozein egoera saihesteko.

  • Tenperatura altuak aurreikusten direnez, ura, eguzki-babesa, txapela edo kapela eta arropa egokia eraman.

  • Haurrekin joaten bazara, zaindu bereziki homologatutako betaurrekoak behar bezala erabiltzen dituztela.


 


GUZTION ARTEAN GOZATZEKO EGUNA


Eklipsea aukera aparta da zientziaz eta gure oroimenean geratuko den gertakari batez gozatzeko.


 


Tafallako Udaletik une hau ilusioz baina erantzukizunez bizitzera animatzen ditugu herritar guztiak, segurtasun arauak eta larrialdi zerbitzuen jarraibideak errespetatuz.


Goza dezagun eklipseaz.

Zerura begira dezagun, baina beti seguru.


Tafalla, 2026ko abuztua

TAFALLAKO UDALA


La entrada UDAL BANDOA EGUZKI EKLIPSE OSOA – ABUZTUAK 12 se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies