13/05/2026
Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentuetan, gazteak plazan kontzertu batean elkartzen diren bakoitzean, liburutegian helduak liburu baten inguruan solastatzera elkartzen direnean….
Tafallan euskaraz hitz egiteko aukerak biderkatzen dira, gutako bakoitzak euskaraz hitz egiteko erabakia hartzen dugunean. Euskara loratzen da, lurra mimatu eta zaintzen dugunean. Horrela sortzen da XIX. Udaberria euskaraz, Tafallako euskararen eragileen eguneroko lanari esker:
MUGARRI, Musika eta antzerkia. CCTKG. 19:30. SARRERA 8€
ERDIALDEKO EUSKAL JAIA. Egun osoan zehar.

AMELIE, ipuin kontaketa musikatua. CCTKG. Kafetegia. IZENA EMAN adinaren arabera: AMELIE
IRAKURLE TALDEA. Pleibak liburuaz solasaldia. 19:00. Liburutegia.
MINTZODROMOA. 19:00. Plaza.
BERTSO POTEOA. Joanes Ilarregi Marzol eta Nerea Ibarzabal Salegi.

2026an, Tafallako eskola publikoaren D ereduak hamar urte betetzen ditu. Mugarri baten hamarkada bat aitortzen ari gara, konbikzioaren emaitza da. Jende askoren nahia eta ahaleginari esker errealitate den proiektu bat ospatzen ari gara.
Proiektua 2016an hasi zen, euskarazko hezkuntza publikoaren aldeko apustua egin zuten 15 familiarekin, eta gaur egun errealitate sendoa da.
D eredua zaintzea eta baloratzea gure bizikidetza hobetu eta etorkizunera proiektatzen gaituen gizarte- eta kultura-ondasuna zaintzea da. Eskubideak bermatu eta komunitatea eraikitzen duen zerbitzu publiko bat da.
Gaur egun, zifrek proiektu bizi eta energiaz beteaz hitz egiten digute:
……………………………………………
Tafallako euskaldunak jarduera hauetan parte hartzera animatzen ditugu, euskalgintzatik ilusio handiz antolatuak izan direnak:
Euskara gara eta hemen gaude!!
La entrada XIX. UDABERRIA EUSKARAZ | Maiatzaren 14tik 22ra se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies