Berriak eta alertak

XIX. UDABERRIA EUSKARAZ | Maiatzaren 14tik 22ra

13/05/2026

Euskararen hazia egunero ereiten da. Ikastolako patioan eta tailerretan, Komarkaletan antolatzen den herri kiroletan, gurasoek seme-alabekin euskaraz jolasten duten momentuetan, gazteak plazan kontzertu batean elkartzen diren bakoitzean, liburutegian helduak liburu baten inguruan solastatzera elkartzen direnean….


Tafallan euskaraz hitz egiteko aukerak biderkatzen dira, gutako bakoitzak euskaraz hitz egiteko erabakia hartzen dugunean. Euskara loratzen da, lurra mimatu eta zaintzen dugunean. Horrela sortzen da XIX. Udaberria euskaraz, Tafallako euskararen eragileen eguneroko lanari esker:


Maiatzak 14, osteguna


MUGARRI, Musika eta antzerkia. CCTKG. 19:30. SARRERA 8€


Maiatzak 15, ostirala



  • 17:00 HERRI KIROLAK. Komarkaletako patioa.

  • 18:30-19:30 MAHAI-JOKOAK (1—12 urte). Gazte Txokoa.

  • 19:30 OMENALDIA. D ereduaren 10. Urteurrena Eskola publikoan. Udaletxea.

  • 20:30 KONTZERTUA. La Tafallesa eta Mare-M.


Maiatzak 16, larunbata


ERDIALDEKO EUSKAL JAIA. Egun osoan zehar.



Maiatzak 19, asteartea


AMELIE, ipuin kontaketa musikatua. CCTKG. Kafetegia. IZENA EMAN adinaren arabera: AMELIE



  • 16:30 – 17:00. 1-3 urte (15 haur)

  • 17:15 – 17:45. 1-3 urte (15 haur)

  • 18:00 – 18:45. 3 urtetik gora (15 haur)

  • 18:45 – 19:30. 3 urtetik gora (15 haur)


Maiatzak 20, asteazkena


IRAKURLE TALDEA. Pleibak liburuaz solasaldia. 19:00. Liburutegia.


Maiatzak 21, osteguna


MINTZODROMOA. 19:00. Plaza.


Maiatzak 22, ostirala


BERTSO POTEOA. Joanes Ilarregi Marzol eta Nerea Ibarzabal Salegi.


 



ESKUALDEKO D EREDUKO IKASTETXE PUBLIKOA.


X. URTEURRENA.


2026an, Tafallako eskola publikoaren D ereduak hamar urte betetzen ditu. Mugarri baten hamarkada bat aitortzen ari gara, konbikzioaren emaitza da. Jende askoren nahia eta ahaleginari esker errealitate den proiektu bat ospatzen ari gara.


Proiektua 2016an hasi zen, euskarazko hezkuntza publikoaren aldeko apustua egin zuten 15 familiarekin, eta gaur egun errealitate sendoa da.


D eredua zaintzea eta baloratzea gure bizikidetza hobetu eta etorkizunera proiektatzen gaituen gizarte- eta kultura-ondasuna zaintzea da. Eskubideak bermatu eta komunitatea eraikitzen duen zerbitzu publiko bat da.


 


Gaur egun, zifrek proiektu bizi eta energiaz beteaz hitz egiten digute:



  • 148 ikasle haur eta lehen hezkuntzan

  • 16 profesionalez osatutako taldea.

  • Bigarren Hezkuntzan jarraitzen duten 22 familia.

  • Gaur egun DBHko 3. mailan dagoen lehen promozioa.

  • Institutu publikoan hazten ikustea da ongi egindako lanaren frogarik onena. Erdialdean hazten ari den ilusioa.


……………………………………………


Tafallako euskaldunak jarduera hauetan parte hartzera animatzen ditugu, euskalgintzatik ilusio handiz antolatuak izan direnak:



  • Liburutegia

  • AEK

  • Baigorri elkartea

  • Ikastola Garcés de los Fayos

  • Eskualdeko D ereduko Ikastetxe publikoa. D eredua.

  • Tafallako Bertsozale Elkartea

  • Altaffaylla.

  • Agerraldia 


Euskara gara eta hemen gaude!!


La entrada XIX. UDABERRIA EUSKARAZ | Maiatzaren 14tik 22ra se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies