26/03/2026
Igande honetan, martxoak 29, Adriana Olmedok zuzendutako “Ez gara azkenak izango” umeentzako ikuskizuna ikusgai izango da Kulturgunean. 18:00etan izango da 4€ko sarrerarekin. 4 urtetik gorako haurrei bideratua.
Ongi etorri Aguas Claras Gazteluko Magia Akademiako ikasturteko lehen egunera. Gaur egun oso berezia da Basoetako Tribuetako hiru gazterentzat, izan ere, azken ehunka urteetan debekatuta egon den magia-akademian sartuko dira. Baina jende guztia ez dago pozik horrekin… Gure protagonistek jakingo dute Akademiako jende askok ez dituela magiaren mereziduntzat hartzen eta, are okerrago, etorkizun oso arriskutsua aurreikusten dutela haientzat…
Horrela hasiko da magiaz, borrokaz, sorginkeriaz, musikaz, dantzaz, umorez… eta iratxo-kakaz betetako abentura handi bat … puaj. Familia osoarentzako magia eta musika ikuskizuna, erresistentzia eta gainditze abentura handi bat kontatzen duena.
La entrada “Ez gara azkenak izango” umeentzako ikuskizuna igande honetan Kulturgunean se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies