Berriak eta alertak

“Zientzia-emakumeak argira”, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko erakusketa

03/02/2026

Tafallako Udalak, liburutegiarekin batera, eta Elhuyarrek “Zientzia-emakumeak argira” erakusketa antolatu dute. Otsailaren 10etik martxoaren 10era, Tafallako Liburutegian egonen da ikusgai. Modu horretan, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat eginen du herriak, zeina otsailaren 11n ospatzen baita. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko.


Erakusketa honek zientzia eta teknologiaren munduko emakume erreferente errealak hurbildu nahi dizkio jendarteari eta, modu berezian, haur eta gazteei: oraingoak eta iraganekoak, hainbat jakintza-arlotakoak, arrazializatuak, hasiberriak diren emakume gazteak eta bide profesional luze eta oparoak egindakoak.


Gainera, 12 emakume zientzialari hauei buruz lan egiteko aukera eskaintzen zaie ikastetxeei, bertan banatuko zaien materialetik abiatuta. Liburutegian jarri(ko) den erakusketa ezagutu eta galdetegiari erantzuten ahalko diote.


Elhuyarrek, Hezkuntzaren bidez, urte osoan dihardu neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten bultzatuz, eta, horretarako, emakume zientzialarien lanaren balioa nabarmentzen eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko eta, hainbat proiekturen bidez, emakume zientzialarien eredua hurbiltzeko gazteei. Hala, emakume horien bizitza, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukera ematen zaie, uste okerrak eta estereotipoak gainditzeko.


12 Emakumezko zientzialari omenduak


Aurtengo edizioan, emakumezko zientzialari hauek omenduko dira:



  • Jane Goodall (Londres, Erresuma Batua, 1934-2025). Primatologoa

  • Mari Luz Guenaga Gómez (Eibar, Gipuzkoa, 1975). Informatika-ingeniaria

  • Ola Arafat (Gaza, Palestina, 1977). Farmazialaria eta ekintzailea

  • Marie Anne Gillan Boivin (Versailles, Frantzia, 1773-1841). Emagina eta asmatzailea

  • Yásnaya Aguilar Gil (Ayutla Mixe, Mexiko, 1981). Hizkuntzalaria

  • Elisabeth Rasekoala (Lagos, Nigeria, 1960). Kimika-ingeniaria

  • Amaia Ortiz Barredo (Gaubea, Araba, 1965). Fitopatologoa

  • Ruby Payne-Scott (Graftib, Australia, 1912-1981). Fisikaria

  • Hong Wang (Guillin, Txina, 1997). Matematikaria

  • Lourdes Herrasti Erlogorri (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1958). Historialaria eta antropologoa

  • Rebecca Lee Crumpler (Christiana, AEB, 1831-1895). Medikua

  • Olatz Ortega Vidales (Bilbo, Bizkaia, 1997). Ekotoxikologoa



La entrada “Zientzia-emakumeak argira”, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko erakusketa se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies