Berriak eta alertak

Garapenerako lankidetza | 2025ean diruz lagundutako proiektuak

22/01/2026

Tafallako Udalak Garapenerako Lankidetza Programa bat sustatzen du, garapen bidean dauden herrialdeetako komunitateetan giza garapena eta ahalmen sozio-ekonomikoak bultzatzeko.


2025erako programa horrek 50.000€-ko aurrekontu partida izan du, Nazio Batuen gomendioen ildotik, herrien arteko nazioarteko lankidetza udal esparrutik bultzatzeko.


Garapenerako Lankidetzaren Udal Programa Gizarte Gaietako Zinegotzigoak kudeatzen du, eta honako helburu hauek ditu:



  1. Garapen bidean dauden herrialdeetan giza garapeneko programak egiten laguntzea (47.000€).

  2. Larrialdi humanitarioko egoeretatik eratorritako ondorioak arintzeko jarduerak babestea, hondamendi naturalen edo giza jatorriko gatazken ondorioz (3.000€).

  3. Herriko eremuan garapenerako hezkuntza sentsibilizatzea eta sustatzea, diruz lagundutako erakundeekin lankidetzan, herritarrei oro har eta herriko ikastetxeei zuzendutako informazio-, sentsibilizazio- eta kontzientziazio-ekintzak garatuz, haien parte-hartzea sustatzeko eta herrien arteko garapen- desberdintasunen inguruko jarrera gogoetatsu, solidario eta kritikoak sustatzeko.


Udal-programa horren oinarria da, hain zuzen, herritarrek hurbilen duten administrazioaren egitura den aldetik, tokiko mailan egiten diren Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren arloko jarduerek argi eta garbi erakusten dutela elkartasunezko lankidetza egin daitekeela eta beste herrialde batzuetako komunitateei eragiten dieten arazoak ere tokiko mailan eragin behar digutela.


GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUEN DIRULAGUNTZAK 2025.


2025eko abenduaren 19ko Alkatetzaren Ebazpenaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren partidaren banaketa onartu zen, ondoren zehazten diren proiektuak diruz lagunduz:



  1. DUNIA MUSSO ELKARTEA

    “Gizarte eta hezkuntza baldintzak hobetzea: neskak eskolatzea eta emakume gazteak lanbideheziketan aritzea. Ginea Bissau”- 15.000€

  2. ITAKA ESCOLAPIOS

    FUNDAZIOA.


    “Kamerungo Tchoum komunitatean haurren Osasuna hobetzen laguntzea” -14.999,86€.

  3. EL SALVADOR KOLEKTIBOA.

    “El Salvadorreko Suchitoto barrutian ingurumen-teknologien bidezko ur-kudeaketaren bidez komunitateak eta herritar aktiboak eraldatzen”. -15.000€.

  4. JUAN BONAL FUNDAZIOA.

    “Eskolatu gabeko 18 eta 43 urte bitarteko emakumeak alfabetatzea eta jantzigintzan trebatzea. Ruanda ”. -2.000€


LARRIALDI HUMANITARIOKO LAGUNTZA 2025


2025eko abuztuaren 13ko Alkatetzaren Ebazpenaren arabera, 2025erako dirulaguntza bat onartu da larrialdi humanitarioko jarduera honetarako: “3.000€ bideratzeko ekimena,


NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOAREN bidez, Gazako El Shati errefuxiatuesparrua edateko urez eta janariz hornitzeko. Salam Gaza Nafarroa GKEk lan egiten duen eremua El Shati errefuxiatuesparrua da, Gaza hiriaren iparraldean dagoena, Rimal auzoan. 500 familia inguruk osatzen dute (3000-3300 pertsona), eta 450 haur inguru biltzen dituzte, senide guztiak galdu dituztenak. Laguntzak edateko ura eta janaria emango lieke tokian bertan.


La entrada Garapenerako lankidetza | 2025ean diruz lagundutako proiektuak se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies