Berriak eta alertak

Alokairu sozialeko udal etxebizitza bat esleitzeko prozesua zabalik dago

15/01/2026

Tafallako Udalak, 2026ko urtarrilaren 13an, alokairu sozialeko udal etxebizitza bat esleitzeko baremazio prozesuan parte hartzeko eskaera eredua eta sarbide baldintzak argitaratzea onartu du.


Etxebizitzaren datuak:



  • Kokapena: Concepción kalea 24 – Tafalla

  • Azalera: 68,96 m²

  • Banaketa: bi logela, egongela-sukaldea eta bainugela


Eskatzaileek bete beharreko baldintzak


(Ez dira baloratuko eskatutako baldintza guztiak betetzen ez dituzten eskabideak)



  • Familia-unitatea osatzen duten pertsona guztiek NAN edo AIZ eduki beharko dute.

  • Ez da onartuko familia-unitateko pertsonaren batek pasaportea soilik duen eskaerarik.

  • Familia-unitate hauek bakarrik onartuko dira:





    • Gehienez 4 pertsonako familia-unitateak: ezkontza edo antzeko harremana, edo bakarrik dauden pertsonak, gehienez ere bi seme-alabarekin.

    • Ezkontza-harremanik gabeko bi pertsona heldu.





  • Eskatzaileek Tafallan erroldatuta egon beharko dute baremazio prozesua hasten den unean, gutxienez hiru hilabeteko antzinatasunarekin.


Tafallan erroldatutako pertsonen edo familien eskaerarik ez badago, beste familia unitate batzuetara sartzeko aukera emanen da, honako hauei lehentasuna emanez:



  1. Nafarroan erroldatutako pertsonak, gutxienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak.

  2. Beste eskabide batzuk.



  • Ezin izanen dute etxebizitza eskuratu mugitzeko desgaitasuna duten pertsonek, oztopo arkitektonikoak dituen etxebizitza delako.

  • Ezin izanen dira sartu edozein motatako udal zorrak dituzten pertsonak edo familia unitateak, ordaintzeko konpromiso aktiboa dagoenean izan ezik.

  • Ezin izanen dute Tafallan edozein erakunde publikok esleitutako alokairu sozialeko etxebizitza bat duten familia-unitaterik eskuratu.


Eskaerak eta epea


Eskaera ereduak udal webgunean jarritako estekaren bidez deskargatu ahal izanen dira edo Tafallako Udaleko Bulego Nagusian jaso, astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara.


Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Udalaren webgunean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, eta, beraz, otsailaren 3ko 24:00ak arte.


Instantzia


La entrada Alokairu sozialeko udal etxebizitza bat esleitzeko prozesua zabalik dago se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies