Berriak eta alertak

Hogeita hamalau jarduerak emango diete forma Tafallako Feriei

14/10/2025

Gaur Tafallako urriko Feria tradizionalen egitaraua aurkeztu da. Feriek, jarduera tipikoetan oinarrituta, hainbat berrikuntza izango dituzte. Oinarria, berriz ere, elikagai eta artisau azoka izango da, Nafarroako Plazan, larunbatean eta igandean, 36 posturekin. Ferialean ere mugimendua egongo da. Bertan, hegaztien erakusketaz eta zaldi-azokaz gain, idien erakustaldia eta zaldi ginkanak ere izango dira.


Nobedade nagusiak musikaren arloan izango dira: DJ Susoren 90eko hamarkadako Rememberra larunbat arratsaldean Las Pulgas plazan, Nick Linbött eta Letaginen ondorengo kontzertuak Pasabidean eta igande arratsaldean Feriei amaiera emango dien Mielotxinen errezitaldia. Lanbide zaharren erakustaldi eta tailerrei dagokienez, “Larruzko kakabak janzten. Ijitoen arte eta kultura” erakusketa eta saski tailerra igande goizean Ferialean. Egun berean ere, Nafarroa Plazan egingo den feltro eta tindaketa tailerra.


 


Ondarea, tradizioa eta abeltzaintza


Egitaraua aurkeztu zuten Maitane Fernández Festetako zinegotziak eta Maite Berrocal Erdialdeko Partzuergoko teknikariak. Programak 18.000 €-ko aurrekontua du, eta batez ere asteburuan egingo den arren, urriaren 20an, astelehena, hasiko da, Javier Zubiriren  argazki-erakusketaren inaugurazioarekin. Hilaren 23an, osteguna, San Kristobal gotorlekuaren ihesari buruzko hitzaldia eskainiko da Fermin Ezkietarekin.


 


URRIAK 23, OSTEGUNA


19:30 Hiritarren Zentroa. Fermin Ezkietaren hitzaldia, 1938ko San Kristobal gotorlekuko ihesari eta GR-225ari buruz.


 


URRIAK 24, OSTIRALA


15:30 – 19:00 Azoka-esparrua. Tafalla Hiriko X. Hegazti Lehiaketa. Nafarroako Euskal Oilo IX. Txapelketa.


19:30 Centro Cultural Tafalla Kulturgunea. “Con R de Ritmo” ikuskizun erritmikoa Tubala Uxoa Abesbatza, La Tafallesa Musika Banda eta Txus Eguilazekin.


21:00 Ereta. 4 eta 1/2ko Eusko Label Txapelketako final laurdenak.


 


URRIAK 25, LARUNBATA


10:00 Dianak Tafallako Txistulariekin.


10:00 – 14:30 y 15:30 – 19:00 Azoka-esparrua. Tafalla Hiriko X. Hegazti Lehiaketa. Nafarroako Euskal Oilo IX. Txapelketa.


10:00 – 14:00 y 15:30 – 20:00 Eskolapioetako frontoia. Vide grenier Antigualeko gauzen Azoka.


11:00 Nafarroa plaza. Elikadura eta Artisautza Azoka.


11:00 – 12:30 Bisita gidatua Menkoen Jauregiko Solairu Nagusira. Sarrerak Udalaren webgunean: 6 euros.


11:30 Nafarroa plaza. Kalejira Asier Marco eta Gegants de Molins de Reiko erraldoiekin.


12:00 Hiriaren erdigunea. Zanpantzarra.


13:30 Nafarroa plaza. Asier Marcoren Erraldoien eta Gegants de Molins de Reiren dantzaldia.


17:30 Eskolapioetako patioa. Haurrentzako jarduerak. Jolas librea eta sormen tailerrak.


18:00 Arkakusoen plazatxoa. Arratsalde pasa Remember 90´s DJ Suso eta Fran Futurorekin.


19:30 Zezensuzkoa. Nafarroako plaza.


20:00 Pasadizo. Nick Linbött eta Letaginen kontzertua.


 


URRIAK 26, IGANDEA


9:30 – 13:00 Azoka-esparrua. “Larruzko katxabak janzten. Ijitoen artea eta kultura” erakusketa.


9:30 Azoka-esparrua. Zaldi-aziendaren feria.


9:30 Azoka-esparrua. Otzaragintzako erakustaldia.


10:00 – 14:30 eta 15:30 – 19:00 Azoka-esparrua. Tafalla Hiriko X. Hegazti Lehiaketa. Nafarroako Euskal Oilo IX. Txapelketa.


10:00 – 14:00 Eskolapioetako frontoia. Vide grenier Antigualeko gauzen Azoka.


10:30 – 12:30 Nafarroa Plaza. Feltro eta tindaketa tailerra.


11:00 – 13:00 Azoka-esparrua. Idien erakustaldia gynkana zaldi gainean, paseoak publiko guztientzat.


11:00 y 12:30 Bisita gidatua Menkoen Jauregiko Solairu Nagusira. Sarrerak Udalaren webgunean: 6 euros.


11:00 Azoka-esparrua. Zaldi elkarretaratzea.


11:00 Nafarroa plaza. Elikadura eta Artisautza Azoka.


12:00 Alkartetxe. Marinelak Danborrada.


12:30 Zaldi, Amazona eta Zaldizkoen ibilaldia Tafallan.


13:00 Nafarroa plaza. Dantzaldia Asier Marcoren konpartsarekin.


13:30 Nafarroa plaza. Zidakos txaranga.


17:30 Eskolapioetako patioa. Haurrentzako jarduerak. Jolas librea eta sormen tailerrak.


18:00 – 20:00 Nafarroa Plaza. Feltro eta tindaketa tailerra.


18:30 Hiritarren Zentroa. Dantza saioa “Dúo Imperial”-en eskutik.


19:30 Centro Cultural Tafalla Kulturgunea. Peña Sport mendeurrena: Kontzertua Mielotxinen eskutik.


 


Urriaren 20tik , azaroaren 2ra


Hiritarren Zentroa. Javier Zubiriren “Arrastre de Ferias en sepia ” argazki erakusketa.


La entrada Hogeita hamalau jarduerak emango diete forma Tafallako Feriei se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies