30/09/2025
Tafallako Udalak larunbat honetan, irailaren 27an, inauguratu zuen Migrazioen Parkea, jende asko bildu zuen ekitaldi batekin.
Eva Gurria Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken zuzendariak eman zion hasiera ekitaldiari, eta azpimarratu zuen hainbat urte daramatzatela horrelako proiektuetan lanean. “Harremanetarako guneak sortzea da helburua, modu atseginean elkarrengana hurbiltzeko, elkar ezagutzeko eta udalerrietan bizi diren pertsonen bizikidetzarako oinarri izateko”, azaldu zuen.
Josune Etxezarretak eta Ion Kepa Soltxagak gauzatu dute proiektua, eta proiektuak sinbolismoa izateaz gain parkerako funtzionaltasuna izatea zuten helburu. Eskulturak bost kontinenteen arteko lotura sinbolizatzen du, bost ateren bidez. “Migrazioak baldintza sozio-ekonomikoek eragiten dituzte, eta, horietan, pertsonek beren herriak uztera behartuak izaten dira; guk badakigu zer den herri migratzailea izatea, eta, horregatik, hemendik alde egin behar izan duten pertsona guztiei omenaldia egin nahi izan diegu ere bai. Pergolak pertsona guztientzako eskubideak dituen aterkia irudikatzen du “, azaldu zuen Soltxagak.
Xabier Alkuaz Tafallako alkatea izan zen hurrengoa. “Gaur bezalako egun batean, duela 50 urte, hiltzorian zegoen diktadore batek bere azken heriotza-epaiak sinatu zituen. Gaur egun, bere oinordeko politikoek diskurtso arrazistak sortzen dituzte migrazioarekin zerikusia duen guztiaren inguruan. Gaur bezalako ekitaldietan balioan jartzen dugu kultura-aniztasuna ezin dela inor gorrotatzeko elementu bat izan eta pertsonak ez direla gustuz migratzen “, azaldu zuen Alkuazek.
Ekitaldia kultura ezberdinetako dantzekin amaitu zen, hala nola Tafallako neska bulgariarrek egindako haur dantza batekin edo Cintruenigoko Aderec dantza taldeak protagonizatutako Ekuadorko dantzekin. Mahaietan marokoar, aljeriar, boliviar edo bulgariar jatorriko jakiak dastatu ahal izan ziren, besteak beste.
Proiektua 2022ko urrian abiatu zen, Nafarroako Gobernuaren eta Tafallako Udalaren arteko hitzarmenaren bidez. Hitzarmen horren bidez, Migrazio Politiken Departamentuak 5.000 euro eman zituen ideien lehiaketaren deialdiko gastuak ordaintzeko. 2023ko uztailean, Plataforma Sozialak diseinatutako lana aukeratu zen gauzatzeko, eta hilabete bereko azaroan hasi ziren eraikitzen. Egileen arabera, “proposamen honek, sinbolismotik abiatuta, migrazio-prozesuei eta integrazioari buruz hezi eta kontzientziatu nahi du, biztanleria osoaren giza eskubideekiko errespetuaren bidez, haien nortasuna eta jatorria edozein izanda ere, eta izaera unibertsaleko harrerako eta gizarte-babeseko aterki baten beharrari buruz”.
La entrada Eretako Migrazioen Parkea ofizialki inauguratu da se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies