26/09/2025
Tafallako Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Euskara, Berdintasuna eta Gazteria arloek abian jarri dituzte aurtengo azken hiruhilekoko jarduera soziokulturalak, 25 doako ekintza; tailerretan, ikastaroetan, hitzaldietan eta scape room saio batean eta Madrilgo Warner parkera egindako txangoan banatuta. Hala eman zuten jakitera arduradunek. Gontzal Ibarrolak azaldu zuenez, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak bularreko minbiziari buruzko lau hitzaldi antolatu ditu (azaroko asteazkenetan izango dira, Hiritar zentroan); zeinu-hizkuntzako oinarrizko ikastaro bat (ostegunero, Liburutegian); desgaitasuna duten pertsonentzako antzerki-tailerra; mindfulnessaren hastapen-tailerra, eta 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako tailerrak, etxekolanei eta azterketei hobeto aurre egiteko estrategiak ezagutzeko.
Euskara arloari dagokionez, Patricia Fernandezek azaldu zuen irakurketa klubarekin eta bertso eskolarekin jarraituko dutela. “Nobedade gisa, diziplina ezberdinetako gazte eta artisten arteko topaketa izango da azaroaren 14an eta hil bereko 16an Tafallan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bat ospatuko da. 17:30etik aurrera izango da Kulturgunean eta bertara joan nahi dutenek www.bertsosarrerak.eus webgunean jaso ditzakete sarrerak. Azkenik, arlo honek ere eskape room bat eskainiko die urtarrilean Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei.
Goizeder Juangok, bere aldetik, zehaztu zuen Berdintasunetik antzerki tailer bat eskainiko dela astearte eta ostegunetan; Marina Aoizek emandako irakurketa eta idazketa tailerraren bigarren zatia; lgtbiqa+ kontzientzia duen dantza garaikideko ikuskizun bat urriaren 11n, larunbata; zoru pelbikoaren zaintzari buruzko saio bat Olatz Etxeberriaren eskutik (Tekisbe); eta bizitza aktiboa izateko gakoei buruzko beste saio bat, Iñigo Asurmendik eta María Oficialdeguik emana.
Azkenik, Maitane Fernandezek aipatu zuen Gazteriatik banakako aholkularitza psikologikoarekin, puntu-tailerrarekin eta DJ ikastaroarekin jarraituko dela. “Berrikuntza gisa, Yalah Palestinarekin elkarlanean antolatutako hainbat ekintza egongo dira, gazteek Palestinako bizitza kulturala gehiago ezagutzeko interesa agertu baitute. Kolasaren gainerako jarduerak, hala nola ongizate emozionaleko programa, sexu-hezkuntzako tailerrak edo Warner parkerako txangoa, datak itxi ahala zehaztuko dira “.
La entrada 2025eko udazkeneko eskaintza soziokulturala se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies