Berriak eta alertak

UDAL BANDOA | Bide publikoan barbakoak egitea baimentzen da, dagozkion neurriekin

10/09/2025

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNA, TAFALLA (NAFARROA) HIRI OSO NOBLE ETA LEIALEKO UDAL TXIT LEINARGIKO ALKATEUDALBURUAK GOGORARAZTEN DU


gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2016 Foru Agindua, 118E/2023 Foru Aginduaren arabera eguneratua, zeinak lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera arautzen baitu baso suteak saihesteko. Foru araudi horrekin bat etorriz, uda garaian erabat debekatuta dago sua erabiltzea baso inguruetan, eta, gainera, udalaren eskumena da gure udalerri barruko hiri lurzatien segurtasuna, osasungarritasuna eta apaindura zaintzea, eta erabat debekatuta dago sua oro har erabiltzea eta, beraz, barbakoak, kanpinggasa eta abar erabiltzea Tafallako hirigune osoan, sinatzen den unetik neurri hori berariaz altxatu arte, egungo baldintza meteorologikoak modu positiboan aldatzen direnean.


Egoera meteorologikoak hobetu direnez, bide publikoan barbakoak egitea baimentzeko, espazioak honako baldintza hauek bete beharko ditu: 



  1. Eremua zolatuta egotea



  • Sua egiteko erabiltzen den tresna barbakoa, bidoi edo txapa izatea, betiere sua egiten den zoladura zainduz.

  • Errekuntza-materialak xirmendua, egur-ikatza edo butanoa izan beharko du.

  • Suaren eta autoen eta hiri-altzarien arteko segurtasun-distantzia 3 mkoa izanen da.

  • Antolatzailearen erantzukizun esklusiboa izanen da eremua garbitzea.

  • Antolatzaileetako bat jardueraren arduradun gisa identifikatu beharko da, udal-zerbitzuek hala eskatuz gero.


 BANDOan argitaratzen da, orok jakin dezan.


Tafallan. Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.


La entrada UDAL BANDOA | Bide publikoan barbakoak egitea baimentzen da, dagozkion neurriekin se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies