01/08/2025
Ofiziala da jada 2025eko Tafallako Jaien egitaraua. Aurkezleak Xabier Alkuaz alkatea, Maitane Fernández Festetako zinegotzia, Patricia Fernández Euskara zinegotzia, Goizeder Juango Berdintasun zinegotzia eta Karlos Montoya Merkataritza eta Turismo zinegotzia izan dira. Programazioak 130 ekitaldi ofizial baino gehiago izango ditu, egitarau ofizialean agertzen ez direnak kontuan hartu gabe, hala nola peñenak, txosnenak eta jaiak prestatzen lan egiten duten gainerako kolektibo, talde eta elkarteenak; eta aurrekontua 290.000 euro ingurukoa da.
“Aurtengo nobedade nagusietako bat entzierrilloaren atzerapena izango da, goizaldeko 02:00etan izango dena, gaueko orkestrek iraupen luzeagoa izan dezaten”, azaldu zuen Maitanek. Bestalde, 2024an jaiotakoei zapiak abuztuaren 8an (ostirala) emango zaizkie, jai-aurreko asteko egitarauaren barruan. “Tafallako jendearen iradokizun bat izan da, eta aurten probatuko dugu ea zer moduz ateratzen den”, zioen. Egun horretan bertan, haurrentzako txokolatada bat ere antolatuko da 19:00etan, eta, ondoren, zapiak banatuko dira eta konpartsa San Frantzisko futbol-zelaira aterako da, Peña Sporten mendeurrenaren parte den zezen-plazaren ordez. Gainera, 21:00etan herriko hiru peñek bingo bat antolatuko dute arkakusoen plaZetan.
Jarraian, programa osoa kontsulta daiteke PDF bertsioan
IKUSI 2025eko JAIEN EGITARAU OFIZIALAREN LIBURUXKA OSOA
12:00 Udaletxeko balkoitik jaiei hasiera emanen dien suziria jaurtiko da. Jarraian hiriko kaleetan barna Musika Banda, Tafallako hiru peñak eta Gaitarien eta Txistularien taldeak ibiliko dira.
18:00 Hiritarren Zentroa. Jota jaialdia Tafallako Errondailak lagunduta. Antolatzailea: Hermanas Flamarique Jota Eskola.
18:00 Hiru peñen erronda Tafallako kaleetan zehar.
18:30 Eskolapioen jolastokia. “Juerga” haurrentzako ikuskizuna, Titiriteros de Binéfar konpainiarekin.
18:30 Ereta parkea. Junior gunea: Zezen freskagarria.
20:00 Salbeko igoera. Udal Txit Gorena, mazolarien, klarinen, tinbalen eta La Tafallesa Musika Bandaren segizioarekin batera, eta aurretik tafallar peñak dituela, korporazioan abiatuko da Nafarroako Plazatik Santa Maria parrokia-elizaraino. Jasokundeko Andre Mariaren omenezko salbea, Tafallako Abesbatza Taldeak abestua.
21:45 Lehenengo zezensuzkoa ohiko ibilbidetik.
23:15 Santa Maria elizaren ataria. Haurrentzako zine emanaldia “Héroes de Central Park”.
23:30 Nafarroako plaza. Musika emanaldia “Amalur”.
00:30 Erronda El Empuje peñarekin.
02:00 Jaietako lehen entzierroa korrituko duten zezenen entzierrotxoa
06:30 Aurora Jasokundeko Andre Mariaren omenez.
07:15 Santa Maria. Jasokundeko Andre Mariaren irudiarekin arrosarioa.
08:15 Dianak. Musika Banda eta Txistulari Taldearen eskutik.
09:00 Arratsaldean toreatuko diren zezenen lehen entzierroa. Ondoren, bigantxak askatuko dira.
10:30 Udal Txit Gorena mazolari, klarin, tinbal, erraldoi, kiliki, zaldiko, dantzari, gaitari, txistulari eta Musika Bandarekin batera, Santa Maria parrokia-elizara igoko da. Jasokundeko Andre Mariaren omenez egindako Meza Nagusian Tafallako Abesbatza Taldeak abestuko du. Udalbatza itzultzen denean, Nafarroako Plazan, Erraldoien Konpartsak eta Dantza Taldeak dantza erakustaldia eginen dute.
11:00 Erronda El Cierzo peñarekin. Hiriko iparraldeko adinekoen egoitza bisitatuko dute.
13:00 Erronda El Cierzo peñarekin.
17:30 Eskolapioen jolastokia. Puzgarriak eta apar festa.
17:30 Nafarroako Plazatik mandakoen, plazako zaldunen, Tafallako Gaitarien eta Musika Bandaren segizioaren irteera zezen plazarantz.
18:00 Zezenketa. Hdro. del Excmo. Sr. Conde de la Corte ganadutegiko sei zezen toreatuko dira. Honakoak izanen dira toreatzaileak:
GOMEZ DEL PILAR
MIGUEL GIMÉNEZ
DIEGO GARCÍA
pikatzaile eta banderilarien koadrilekin batera.
Jarraian, bigantxak askatuko dira El Cierzo Peñak girotua.
18:00 Alde zaharrean erronda ElektroTxuflarekin.
19:30 Nafarroako plaza. Musika emanaldia: “La Band Gogh” (La Oreja de Van Gogh taldeari tributua).
20:00 Erronda El Empuje peñarekin.
21:00 El Cierzo peñaren eta Musika Bandaren itzulera zezen plazatik Nafarroako Plazara.
21:45 Zezensuzkoa.
22:00 Nafarroako Plaza. Euskal dantzak Tafallako Gaitari Taldearen eskutik.
22:00 Ereta parkeko bankuak. Gazteen afaria (ekarri zure bokata). DJ Adrian 2010-2013 urteetan jaiotakoentzat.
23:15 Santa Maria elizaren ataria. Haurrentzako zine emanaldia “Gru mi villano favorito 4”.
23:30 Nafarroako plaza. Musika emanaldia: “La Band Gogh” (La Oreja de Van Gogh taldeari tributua).
00:30 Erronda El Aguazón peñarekin.
02:00 Entzierroa korrituko duten zezenen entzierrotxoa.
07:00 Aurora San Sebastian patroiaren omenez.
08:15 Dianak Musika Banda eta Txistulari Taldearen eskutik.
09:00 Zezenen entzierroa. Ondoren bigantxak askatuko dira.
10:30 Udal Txit Gorena, segizioarekin batera, Santa Maria parrokia-elizara igoko da. Meza Nagusia San Sebastian gure Zaindariaren omenez izanen da. Udalbatza itzultzen denean, Nafarroako Plazan Erraldoien Konpartsak eta Dantza Taldeak erakustaldia eginen dute.
11:00 El Empuje peñaren erronda. Hiriko hegoaldeko adinekoen egoitzak bisitatuko dituzte.
13:00 Erronda El Empuje peñarekin.
17:30 Hiritarren Zentroa. Kafe-kontzertua Duo Imperialen eskutik. Antolatzailea: San Sebastian Jubilatuen Elkartea.
17:30 Nafarroako Plazatik mandakoen, plazako zaldunen, Tafallako Gaitarien eta Musika Bandaren segizioaren irteera zezen plazarantz
18:00 Zezenketa. Palha ganadutegiko sei zezen toreatuko dira. Honakoak izanen dira toreatzaileak:
JOSELILLO
RUBÉN PINAR
EMILIO SERNA
laguntzaile kuadrilekin batera.
Jarraian, bigantxak askatuko dira El Empuje peñak girotua.
18:30 Arkakusoen plazatxoa. Kontzertua The Bank Robbers eta Pseudo Bandaren eskutik.
18:30 Eskolapioen jolastokia. Haurrentzako ikuskizuna elebietan “Armonía ¿dónde estás? Harmonia non zaude?” Kiki, Koko, Moko konpainiarekin.
20:00 Erronda El Aguazón peñarekin.
21:00 El Empuje peñaren eta Musika Bandaren itzulera zezen plazatik Nafarroako Plazara.
21:45 Zezensuzkoa.
22:00 Nafarroako plaza. Eskualdeko dantzak Tafallako Gaitari Taldearen eskutik.
22:45 Kondearen parkean su artifizialak botako dira.
23:15 Santa Maria elizaren ataria. Haurrentzako zine emanaldia: “Del Revés 2”
00:00 Nafarroako Plaza. Musika emanaldia “Puro Relajo”.
00:30 Erronda El Cierzo peñarekin.
02:00 Entzierroan korrituko duten zezenen entzierrotxoa.
08:30 Agintarien harrera udaletxean.
09:00 Zezenen entzierroa. Ondoren, bigantxak askatuko dira.
10:30 Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Konpartsaren irteera Nafarroako plazatik.
11:00 Erronda El Aguazón peñarekin. Hiriko iparraldeko adinekoen egoitzak bisitatuko dituzte.
11:00 Nafarroako plaza. Pilindros Herri Kirol Taldearen erakustaldia.
11:30 Aldamara Gaiteroak, Tolosako Gaiteroak eta Baigorriko gaiteroen erronda, hiriaren hegoaldeko egoitza bisitatuko dute.
12:00 Jota erronda. Irteera Nafarroako Plazatik hiriguneko kaleetan barna.
13:00 Erronda El Aguazón peñarekin
17:30 Hiritar Zentroa. Kafe-kontzertua Chuchín Ibañez-en eskutik. Antolatzailea: San Sebastian Jubilatuen Elkartea.
17:30 Nafarroako Plazatik mandakoen, plazako zaldunen, Tafallako Gaitarien eta Musika Bandaren segizioaren irteera zezen plazarantz
18:00 Zezenketa. Sobral ganadutegiko sei zezen toreatuko dira. Honakoak izanen dira toreatzaileak:
JAVIER CASTAÑO
DAMIÁN CASTAÑO
bere laguntzaile kuadrilekin batera.
Ondoren, bigantxak askatuko dira, El Aguazón peñak girotuta.
18:30 Inprofestakzioa antzerki inprobisaketa.
19:30 Nafarroako plaza. Musika emanaldia “Montenegro”.
20:00 Erronda El Cierzo peñarekin.
21:00 El Aguazón peña eta Musika Bandaren itzulera zezen plazatik Nafarroako Plazara.
21:45 Zezensuzkoa.
22:00 Nafarroako Plaza. Euskal dantzak Tafallako Gaitari Taldearen eskutik.
23:15 Santa Maria elizaren ataria. Haurrentzako zine emanaldia: “Guardiana de dragones”.
23:30 Nafarroako Plaza. Musika emanaldia “Montenegro”.
00:30 Erronda El Empuje peñarekin.
02:00 Entzierroa korrituko duten zezenen entzierrotxoa.
09:00 Zezenen entzierroa. Ondoren bigantxak askatuko dira.
11:00 Erronda El Cierzo peñarekin. Hiriko hegoaldeko adinekoen egoitzak bisitatuko dituzte.
10:30 Udalaren Musika Eskolako dantzari txikien, txistularien eta talde instrumentalen kalejira, Tafallako Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Konpartsak lagunduta. 12:00ak aldera dantzak Nafarroako Plazan.
13:00 Erronda El Cierzo peñarekin.
13:30 Arkakusoen plazatxoa. Tafalako Gaitariak eta metalen taldearen kontzertua.
14:30 Hiritarren Zentroa. Bazkaria adinekoentzat.
17:30 Kondearen parkea. Jolas librea PAI konpainiaren Jolasen Ferietarekin.
17:30 Hiritarren Zentroa. Kafe-kontzertua eta dantzaldia Azabache orkestraren eskutik. Antolatzailea: San Sebastián Jubilatuen Elkartea.
17:30 Nafarroako Plazatik mulillen, plazako zaldunen, Tafallako gaiteroen eta Musika Bandaren segizioaren irteera zezen-plazarantz.
18:00 Pikatzailerik gabeko nobilada. Hnas. Azcona ganadutegiko sei zekor toreatuko dituzte honako nobilleroek:
HUGO CASADO
ALEJANDRO CHAVARRI
JESÚS MARIANO
DANIEL FERNÁNDEZ
bere lagumntzaile koadrilekin batera.
Ondoren, bigantxak askatuko dira, El Cierzo peñak girotuta.
18:30 Txistulari Pasabidea plaza. Martin Budin eta DJ Loboren kontzertua.
20:00 Erronda El Empuje peñarekin.
20:00 Ereta pilotalekuan. Pilota partida profesionalak.
ALBERDI III – ESKIROZ / SENAR – LIZEAGA
JAKA – IMAZ / LARRAZABAL – MARIEZKURRENA II
21:00 El Cierzo peñaren eta Musika Bandaren itzulera zezen plazatik Nafarroako Plazara.
21:45 Zezensuzkoa.
22:00 Nafarroako Plaza. Euskal dantzak Tafallako Gaitari Taldearen eskutik.
23:15 Santa Maria elizako ataria. Haurrentzako zine emanaldia “Amigos imaginarios”.
23:30 Nafarroako Plaza. Musika emanaldia “Goxua´n Salsa”.
00:30 Erronda El Aguazón peñarekin.
02:00 Entzierroa korrituko duten zezenen entzierrotxoa.
09:00 Zezenen entzierroa. Jarraian bigantxak askatuko dira.
10:30 Erraldoien, Kilikien eta Buruhandien Konpartsaren irteera Nafarroako plazatik.
11:00 Erronda El Empuje peñarekin. Hiriko iparraldeko adinekoen egoitza bisitatuko dute.
12:00 Santa Maria atrioa. Auroroen erronda.
13:00 Erronda El Empuje peñarekin.
17:30 Eskolapioen jolastokia. Puzgarriak haur eta gaztetxoentzat.
17:30 Hiritarren Zentroa. Kafe-kontzertua Carisma orkestraren eskutik.
Antolatzailea: San Sebastian Jubilatuen Elkartea.
18:30 Kale Nagusia, Pasadizo taberna. Kontzertua Melocotón Gigante taldearen eskutik.
18:00 Nafarroako Plaza. Peñen koadrilen irteera zezen-plazarantz.
18:30 El Aguazón, El Cierzo eta El Empuje peñen Grand Prix ikuskizuna.
Ondoren, bigantxak askatuko dira, El Empuje peñak girotuta.
19:30 Nafarroako plaza. Musika emanaldia “Nueva Etapa” orkestrarekin.
20:00 Erronda El Aguazón peñarekin.
21:00 El Empuje peñaren eta Musika Bandaren itzulera zezen-plazatik Nafarroa Plazaraino.
21:45 Zezensuzkoa
22:00 Nafarroako Plaza. Euskal dantzak Tafallako Gaitari Taldearen eskutik.
23:15 Santa Maria elizaren atarian. Haurrentzako zine emanaldia: “Kung Fu Panda 4”.
23:30 Nafarroako plaza. Musika emanaldia “Nueva Etapa” orkestrarekin.
00:30 Erronda El Cierzo peñarekin.
02:00 Entzierroa korrituko duten zezenen entzierrotxoa.
09:00 Zezenen entzierroa. Jarraian bigantxak askatuko dira.
09:45 Tafallako errekortari txikiak. Club Taurino Tafallesen laguntzarekin.
10:30 Erraldoien, Kilikien eta Buruhandien Konpartsaren irteera Nafarroako plazatik.
11:00 Erronda El Aguazón peñarekin. Hiriko hegoaldeko adinekoen egoitza bisitatuko dute.
12:00 Tafalla Kantuz Baigorri Elkartetik
13:00 Arkakusoen plazatxoa. LIII Txistularien Alarde Handia.
13:00 Erronda El Aguazón peñarekin.
13:00 Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren jaien amaiera Nafarroako Plazan. Agur ikuskizun berezia.
15:00 Bazkaria Eretan Euskara Batzordeak antolatua.
17:30 Hiritarren Zentroa. Kafe-kontzertua Jesuses and More-ren eskutik.
Antolatzailea: San Sebastian Jubilatuen Elkartea.
18:00 Zezen puntadunen errekortari lehiaketa.
Ondoren, bigantxak askatuko dira El Aguazón peñak girotua.
18:00 Tafalla Kantuz kaleetan zehar.
18:30 Eskolapioen jolastokia. Haurrentzako ikuskizuna elebietan “Modernoak” Zirika Zirkus konpainiarekin.
19:30 Nafarroako Plaza. Musika emanaldia. “Jaian Jai” taldearekin.
20:00 Erronda El Cierzo peñarekin.
21:00 Hiru peñen eta Musika Bandaren itzulera zezen plazatik Nafarroako Plazara.
21:45 Azken zezensuzkoa.
22:00 Nafarroako Plaza. Euskal dantzak Tafallako Gaitari Taldearen eskutik.
00:00 Jaien amaiera. Nafarroako Plazan gure jaiei amaiera emanen dien suziria jaurtiko da.
00:00 Peñen erronda, El Aguazón, El Empuje eta El Cierzo txarangek girotuta.
La entrada 2025eko Tafallako Jaien egitaraua se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies