20/06/2025
Peña Sport aukeratu dute tafallarrek 2025eko jaietako suziria botatzekoo. Ehun urteko ibilbidean, klubak suziria botatzen duen bigarren aldia izango da.
Gaur goizean egindako prentsaurrekoan jakinarazi denez, emaitzak oso parekatuta egon dira. Peña Sporten hautagaitzak lortu du herritarren babesik handiena, botoen % 37rekin. Bigarren postuan Yala Tafalla Palestina dago, babesaren % 33rekin, eta ondoren Tafa FS, duela gutxi Bigarren Mailara igoa, % 30ekin.
Maitane Fernandez Festetako zinegotziak aurtengo parte-hartzea nabarmendu du, aurreko edizioan baino % 25 boto-emaile gehiago izan baitira, 1.756 boto guztira. Peña Sportek babesa eskertu du, eta adierazi du keinu hori bereziki esanguratsua dela bere mendeurrena ospatzen duen urtean.
La entrada Peña Sportek irekiko ditu 2025eko Tafallako Jaiak se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies