25/03/2025
2025eko Jaiak irudikatzen dituzten Kartel Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek lanari ekin diezaiokete.
Kartelak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 5eko 14:00etan amaituko da, eta ezin izanen da luzatu. Lanak Tafallako Udalaren esku egon beharko dira aipatutako epea amaitzen denean, eta ez dira onartuko geroago aurkezten direnak, atzerapenaren arrazoia edozein dela ere.
Lehiatzaileek Tafallako Udaleko Bulego Nagusian aurkeztuko dituzte beren lanak. Postaz edo eskura emanez bidali ahal izanen dituzte. Udalak ez du bere gain hartuko balizko kalteen, galeren edo lehiaketa amaitutakoan obrak itzultzearen gaineko erantzukizunik.
Obrek 70 cm-ko altuera eta 50 cmko zabalera izan beharko dute, eta euskarri zurrun baten gainean muntatuta aurkeztu beharko dira, ahal dela 1 cm-ko luma-kartoia.
Sari bakarra emanen da, 800 eurokoa.
La entrada 2025eko Jaietako Kartel Lehiaketa se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies