18/03/2025
Atzo Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren VIII. edizioa aurkeztu zen Tafallan. Aurreko urteetan bezala, 12-30 urte bitarteko gazteei bideratua dago, D ereduko ikasleentzat. Xabier Alkuaz Tafallako alkatearen hitzetan, lehiaketa babesten duten udalek jarduera honen bidez hainbat helburu lortu nahi dituzte:
Antolatzaileek Erdialdeko eta Hegoaldeko D ereduko ikasleak Lehiaketan parte hartzera animatu zituzten, “Aste Santuko oporrak datoz eta, idazteko tartea lortu dezakete”. Nabarmendu zuten baita ere, bereziki, irakasleen ahalegina lehiaketa honetan, lan tinkoa eta jarraitua izan dena.
“Zazpi urte hauetan guztira 1063 idazlan jaso ditugu. Argi dago, Nafarroako erdialdean eta hegoaldean euskaraz idazteko grina eta gaitasuna badago eta euskaraz hamaika istoria kontatu beharra ere bai”, azaldu zuen Itziar Imazek.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 29an amaituko da eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izanen da, Garesko zubipean.
La entrada Zortzigarren Ager Vasconum Literatur Lehiaketa hasi da se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies