Berriak eta alertak

Astelehenean hasiko dira obrak Berbintzana eta Mendigorria kaleetan

14/03/2025

Datorren astelehenean, martxoak 17, Berbintzana eta Mendigorria kaleetako sareak zolatu eta berritzeko obrak hasiko dira, eta gehienez ere 6 hilabeteko iraupena izanen dute.


Jarduera Tafallako Udalak sustatzen du, Mairagako Mankomunitatearekin lankidetzan, eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren 2023-2025 Toki Inbertsioen Planaren (PIL) barruan kokatzen da.


Inbertsioa 609.840 €-koa da (BEZa barne), sailak berak partzialki finantzatuta. Obren enpresa esleipenduna Construcciones Noveleta SLU da, Alínea Ingeniería eta Territorio SLren zuzendaritza fakultatiboaren pean.


Jarduketaren helburua da uren hornidura- eta saneamendu-sareak berritzea, sare unitarioen ordez sare bereizleak jarriz eta kontagailuak instalatuz.


Era berean, bide publikoak zolatzea planteatzen du, etxeko telekomunikazio-hornidurei, energia elektrikoari eta argiteria publikoari buruzko lurpeko kanalizazioen obra zibila barne.


Aste honetan bertan zabalduko da Osasun Zentroaren aurrean dagoen egungo ibilgailuen aparkalekua.


 


Pavimentación y renovación redes calles Berbinzana y Mendigorría. Planta general / Berbintzana eta Mendigorria kaleetako sareak zolatzea eta berritzea. Oinplano orokorra


La entrada Astelehenean hasiko dira obrak Berbintzana eta Mendigorria kaleetan se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies