17/02/2025
Otsailaren 19an, asteazkena, 19:00etan, Nafarroako Filmategiaren eskutik, Tafallako Kulturgunean proiektatuko dira “El que no ve” eta “Why”, Natxo Leuzaren LANAK. Saioak solasaldi bat izango du zuzendariarekin.
El Que No Ve, egun batean norabidea galdu eta gizarte-bazterkeriari ateak irekitzen dizkion edozein pertsonaren istorioa da. Erortzen den norbaiten eta altxatu ahal izateko gertatzen diren mugimenduen giza erretratua da. Montxo Rejanoren bizitza da, lehen pertsonan. Kaleetan ibiltzen diren eta inork ikusten ez dituen milaka lagunen bizitza da.
Zergatik gerra hau? Zergatik egiten digute tiro? Zergatik suntsitzen dute dena? Zergatik nago beldur? Zergatik hil nahi gaituzte? Zergatik hainbeste gorroto? Zergatik hiltzen dituzte gure seme-alabak? Zergatik kentzen digute dena? Zergatik egin behar dut ihes? Zergatik behar ditugu askatu eta erreskatatu? Zergatik erabaki du norbaitek dena ezabatzea?
La entrada Natxo Leuzaren proiekzioak asteazkenean Kulturgunean se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies