Maskarak eta eskularruak behar bezala baztertzeko kanpaina abiatu du Ingurumen Sailak

18/06/2020

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe sozietate publikoaren bidez, sentsibilizazio-kanpaina bat abiatu du maskarak, eskularruak eta koronabirusaren eraginpean egondako bestelako objektu batzuk etxeko zaborra biltzeko hondar-frakzioko edukiontzira botatzea lortzeko. Horrela, birziklapena eragiten duten hondakinen zirkuituetan lan egiten duten pertsonak ez dira SARS-CoV 2 birusaren eraginpean jarriko.

"Jaso eskularrua" leloa duen kanpaina honen xedea da COVID-19tik babesteko materiala kalean eta espazio naturaletan ez botatzea. Eusko Jaurlaritzaren ustez, oso garrantzitsua da herritarrak sentsibilizatzea hondakin horiek behar bezala kudeatzeko, ingurumena zein guztion osasuna zaintzeko; izan ere, birusak zenbait egun iraun dezake material horien azalean.

Babes-pantailei dagokienez, 70 eta 90 gradu arteko alkohol etilikoa erabiliz garbitzea gomendatzen da, hori baita desinfekzioa bermatzeko tenperatura egokia. Aurpegia babesteko pantailak, plastikozko osagaiekin fabrikatuta egon arren, ezin dira ontziak bezala kudeatu. Horregatik, horien bizitza erabilgarriaren amaieran, hondar-frakzioko edukiontzira bota behar dira, ez edukiontzi horira.

Ingurumen Sailak eta Ihobek gogorarazi dutenez, banakako erantzukizuna funtsezkoa da COVID-19aren aurkako borrokan, eta maskaren erabilera derrigorrezkoa da espazio publiko irekietan eta itxietan, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gorde ezin bada.

EITB.EUS

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies