Berriak eta alertak

Berdesiak landa-monumentu batekin itxiko du 2020-2021 kanpaina

23/03/2021

8786 zuhaitz hogei bat egunetan landatuta, 1112 parte-hartzaile eta babes sozial handia: hauek dira Berdesia Elkarteak sorreraren bosgarren urtean dituen kontuak. Datuak, gaur goizean Ingurumen zinegotziarekin batera ospatutako prentsaurreko batean eman ditu elkarteak.


Lau harri, lau istorio


2020/2021 landatze-kanpainaren amaiera igande honetan, martxoak 28, izango da, 11:00etan, Monte Planoko ukuiluaren ondoan. Bertan lau harri handik osatutako landa-monumentua inauguratuko da, Felipe Esquiroz Armendáriz, Eugenio Vidaurre Ganuza, Félix Sánchez Maya “Txirolas” eta Antonio Olkoz Alegría “Toñin” tafallarren omenez. Laurak, bakoitzak bere erara, natura eta herrilurra zaintzearen aldekoak izan ziren. Monolitoa ehunka artez eta haritzez inguratua dago, azken urtetan auzolanean landatuak izan direnaklandatuta.


Jubilatuen Elkarteak inguruaren apainketan parte hartu du, harrian zizelkatutako haizearen arrosa bat ipiniz eta monolitora iristeko galtzadatxo bat eraikiz.. Ekitaldian alkatea eta Ingurumen zinegotzia, omenduen senideak eta hurbildu nahi duen pertsona oro izango dira.


The post Berdesiak landa-monumentu batekin itxiko du 2020-2021 kanpaina appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies